Gernikako Astraren hamargarren urteurreneko egitaraua aurkeztu dute

  • Abenduaren 24an hamar urte beteko dira Gernikako Astra arma lantegia okupatu zutela. Urteurren hori ospatu, eta etorkizunera begira lanean “ezinezkoak okupatzen” jarraitzeko prestatu duten egitaraua aurkeztu zuten zapatuan.


2015eko abenduaren 14an - 12:29
Aurkezpen ekitaldian irakurritako manifestuan gogora ekarri dituzte Astra okupatu zuten gazteak eta hauei batu zitzaizkienak Astra Proiektua zirriborratzeko.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abenduan zehar okupazioaren memoria egingo dute. 24ean, okupazioaren egunean, urteurreneko ekitaldi zentrala egingo dute. 26an berriz, okupazioa gogoratzeko eta ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute. Musika, tailer eta erakusketak prestatu dituzte Astrako eraikinean eta herri osoan.

Etorkizunera ere begiratuko dute hamargarren urteurreneko ospakizunen baitan. Horretarako, otsailaren 18an, Astra bigarren aldiz okupatu zuten eguna baliatuz, Astrari eta Gernika-Lumoko eta eskualdeko kultur eta gizarte mugimenduari beste hamar urte emango diete etorkizunera begiratzeko. Otsailean eta martxoan , arlo ugaritako eztabaida, formakuntza eta erabakiak erdigunean jarriko dituen egitaraua osatzen hasi dira. Hamargarren urteurreneko egitarauaren zati hau urtarrilean aurkeztuko dute.

Aurkezpen ekitaldian irakurritako manifestuan gogora ekarri dituzte 2005eko abenduaren 24an Astra okupatu zuten gazteak eta hauei batu zitzaizkienak Astra Proiektua zirriborratzeko. Euren esperientzia txiki eta partikularretik behin egindakoa, beste askotan egiteko “ezinezkoak okupatzeko” deia zabaldu dute. “Litezkeen gauzarik ederrenak ezinezkoak dira okupatzen diren arte. Bihartik aurrera okupa ditzagun ezinezkoak”, aldarrikatu dute.

-Behean egitaraua:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude