Geografia informazio sistemak errealitatea islatzeko tresna indartsu bilakatu dira, izan mapa, bisore edo atlas interaktibo bidez. Euskarazko jardunaldi honetan azken berritasunak aztertuko dituzte.
UEUk eta Gislan kooperatibak Geomatika eta inteligentzia espaziala 2017 jardunaldia antolatu dute azaroaren 17an Tabakaleran, Donostiako udalaren laguntzaz eta Tabakalera-Hirikilabs-en kolaborazioarekin. Jardunaldi horiekin geoteknologien aplikazioak jendartera hurbildu nahi dituzte.
Erreferentzia geografiakoak sistematizatzeak iraultza ekarri du hainbat arlotan (kartografian, arkeologian, soziologian) eta errealitatea hobeto irudikatzeko ahalmena eman du GIS (Geografia informazio sistemak) akronimoz ezagutzen den tresnaren bidez.
Jardunaldian hitzaldiez gain kasu praktikoak ere aztertuko dituzte, esaterako "Euskal Hirien iraunkortasunaz" edo AirBNBk Donostian izandako eraginaz.
Informazio gehiago hemen.
Performance bateratua egin dute Ernai eta LABek EHUren Bizkaia Aretoaren parean. Euskal Herriko Unibertsitateak ikasleen e-postak Microsoft Office 365era migratu nahi dituela eta horrek ikasleen pribatutasuna kolokan jartzen duela salatu dute besteak beste.
Bideojoko berri bat aurkeztu du, esku-pilota diziplina batean oinarrituta dagoena. Munduko zazpi frontoi agertuko dira, haietako bat, Euskal Herriko bakarra, Bilbokoa.
EHUk ikasleak Microsoft Office 365 kontua edukitzera behartuko ditu datorren ikasturtean. Alderantzizko bidea hartuko du Alemaniako Baden-Württemberg estatuak eta eskoletan orain arte ohikoa zen Microsoft 365 erabiltzea debekatuko du. 2020-2021 artean proba pilotu bat egin... [+]
Bideo sexual pribatuak sareetan zabaltzea behin baino gehiagotan albiste bihurtzen diren garaian argitaratu da Koldo Almandozen eta Aritz Truebaren Natasha komikia (Farmazia Beltza, 2022).
Maite duzun norbait –edo zerbait– betirako desagertzen denean triste jartzea normaltzat hartzen da, noski. Askoz zailagoa da esplikatzea gorrotatzen duzun norbait –edo zerbait– joango dela jakitean zure bihozñoaren erdian sentitzen duzun atximur... [+]