argia.eus
INPRIMATU
Geoteknologien aplikazioak jendartera hurbiltzeko jardunaldia egingo dute Donostian
  • Geografia informazio sistemak errealitatea islatzeko tresna indartsu bilakatu dira, izan mapa, bisore edo atlas interaktibo bidez. Euskarazko jardunaldi honetan azken berritasunak aztertuko dituzte.

ARGIA @argia 2017ko azaroaren 16a

UEUk eta Gislan kooperatibak Geomatika eta inteligentzia espaziala 2017 jardunaldia antolatu dute azaroaren 17an Tabakaleran, Donostiako udalaren laguntzaz eta Tabakalera-Hirikilabs-en kolaborazioarekin. Jardunaldi horiekin geoteknologien aplikazioak jendartera hurbildu nahi dituzte.

Erreferentzia geografiakoak sistematizatzeak iraultza ekarri du hainbat arlotan (kartografian, arkeologian, soziologian) eta errealitatea hobeto irudikatzeko ahalmena eman du GIS (Geografia informazio sistemak) akronimoz ezagutzen den tresnaren bidez.

Jardunaldian hitzaldiez gain kasu praktikoak ere aztertuko dituzte, esaterako "Euskal Hirien iraunkortasunaz" edo AirBNBk Donostian izandako eraginaz.

Informazio gehiago hemen.