Generalitateak antolatu du A9ko galdeketa eta berak ahalbidetuko du herritarrek botoa eman ahal izatea, baina prozesuaren amaiera, hau da, boto ematearen zaintza prozesua eta botoen kontaketa boluntarioen esku geratuko da.
Hori da gaur goizean Erabaki Eskubidearen aldeko Itun Nazionala bildu ondoren agerian geratu den ondorio nagusia. Hortik bakoitzak bere interpretazioa egiten du eta, Espainiako Gobernuaren jarreraren zain, badirudi formulak guztiak utz ditzakeela kontent.
Hedabideek iragarpenaz egiten duten irakurketa interesgarria da iragarpen berari buruz egin diren irakurketa desberdinak ikusteko. Vilaweb: “Masek baieztatu du Gobernuak antolatuko duela A9a”. NacioDigital: “Gobernuak bermatuko du A9a”. El Periódico: “Boluntarioek hartu dute A9aren agintea”. El Punt Avui: Rigol: “A9a aurrera eramatea boluntarioen esku da orain”. El Pais: Masek jarraitzen du A9aren buruan, baina bere gauzatzea boluntarioen esku utzi du. La Vanguardia: Gobernuak A9a babesten du, baina bere gauzatzea boluntarioen esku utzi du. Ara: Gobernuak prozesua babesten du, baina honen gauzatzea boluntarioen esku utzi du”.