Irregulartasun salaketa artean, aise irabazi ditu Putinen alderdiak Errusiako hauteskundeak

  • Atzo egin ziren Errusian legebiltzarra hautatzeko hauteskundeak. Hautatzekoak ziren parlamentuko 450 diputatuetatik 238 lortu ditu Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak -Errusia Batuak-. Aurreko hauteskundeekin alderatuta 77 aulki galdu ditu. Komunistak izan dira bigarren indarra, 92 aulki lortuz. Dena den, bai oposizioak, baita nazioarteko ikuskariek ere, irregulartasunak salatu dituzte. Horren adibide jarri dute Txetxenian, botoa emateko eskubidea zutenen %99,51k bozkatuta, %99,48k Putinen alderdia hautatu izana".


2011ko abenduaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Irudian, Errusia Batuako alderdi buru den Vladimir Putin eta Errusiako presidente den Dmitri Medvedev.

Gehiengo osotik gertu geratu da Errusia Batua alderdia, baina euren arerioek asko hobetu dituzte emaitzak. Alderdi komunistak 57 aulki zituen lehen, eta atzoko hauteskundeen ostean 92 eserlekurekin gelditu da. Alder sozialistak ere emaitzak hobetu ditu, 38 eserleku izatetik 64 izatera pasa baita. Alderdi liberalak ere, era berean, gora egin du 40 aulkiren jabe izatetik 56 izatera igarota.

Atzo egin ziren hauteskundeetan %60,2koa izan zen parte hartzea -%63koa izan zen orain dela lau urte-. Presidentetzarako hauteskundeak martxoan izango dira.

Kroazian oposizioa garaile:

Kroazian presidentetzarako hauteskundeak ospatu ziren atzo. Bertan, aurreikuspen guztien arabera, atzo arte oposizioan zegoen zentro-ezkerreko alderdia izango litzateke garaile, erabateko gehiengoarekin, gainera. Langabeziaren hazkundeak eta ustelkeria kontuek Kroaziak independentzia lortu zuenetik (1991. urtetik) gaur arte boterean egon den alderdiaren gainbehera ekarri dute. Presidenete berriarekin, Kroazia Europar Batasunera txertatzeko bidea egingo da. 2013rako aurreikusten da Kroazia EB sartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txetxenia
2011-07-05
Txetxeniako nork hil zuen Natalia Estemirova?

Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen Estemirovaren... [+]


Txetxeniako nork hil zuen Natalia Estemirova?

Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude