Gaztetxe berria du Donostiak: Urgulleko Guardetxea okupatu du gazte asanbladak

  • Kalejira bat aprobetxatuz, hainbat gaztek Urgulleko Guardetxea ireki dute, hainbat urtez "udalak utzikeriaz baztertua duena".


2022ko abenduaren 15ean - 08:01
Guardetxea okupatu du larunbatean Alde Zaharreko Gazte Asanbladak. Argazkia: AZGA
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pasa den larunbatean, auzoko gazte eguna antolatu zuen Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Auzoa ez dago salgai dinamikapean. Egitarauarekin batera egindako kalejira aprobetxatuz, hainbat gaztek Urgulleko Guardetxea ireki zuten, hainbat urtez “udalak utzikeriaz baztertua duena”.

Guardetxea hainbat urtez itxita egon da, hamarkada batez Banda Bat elkarteak kudeatu ostean. Eraikinaren egoera txarra zela eta, udalak ez zuen adjudikazio gehiagorik eman, eta eraikina zigilatu zuen 2019ko udan.

Dinamika honen baitan, “agintari politikoek eta jabe handiek auzotarron bizitzaren ordez elite ekonomikoaren interesak lehenesten dituztela” salatu nahi izan dute. Parte Zaharrak bizi duen egoera muturrekoa dela iritzi dute: “Hotel, pentsio turistiko edota enpresa multinazionalen ugaritzea, etxebizitza prezioaren gorakada mugagabea, kaiaren eta bestelako espazio publikoen pribatizazio prozesua, kasino eta joko aretoen presentzia, komertzio txikien itxiera eta abar”.

 

guardetxea

 

 

Azken hamar urteetan, Banda Bat elkartea arduratu da Guardetxearen kudeaketaz. Argazkia: Inaxio Esnaola / Irutxuloko Hitza

 

 

 

Nabarmendu dutenez, gainera, urtarrilean jada lau urte beteko dira Donostiako Udalak Kijera gaztetxea itxi zuenetik, eta neurri horrekin auzoko gazteen egoera okerrera joan zela salatu dute: “Kale gorrian utziz, gure artean sozializatzeko, antolatzeko eta aisialdirako espazio fisikorik gabe egotera kondenatuz”.

AZGAk egitarauan parte hartu zutenei eskerrak eman dizkie, eta dei egin du Guardetxearen irekierari jarraipena ematera. Horretarako, ostiralean, hilaren 16an, auzolana egiteko deia egin dute, 16:30etik aurrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!