Gaurko politikan fedeak ez du tokirik

  • Hain ohikoa izanik egia batzuk onartzea, benetakoak edo ustezkoak diren jakin gabe, komunikatzen dituenari agintea edo konfiantza aitortuz, hain da saihestezina ezagutza eskuratze bidean, ia-ia “fede-egintza laikoa” dela esan genezake.


2019ko azaroaren 27an - 09:43
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Horregatik da hain harrigarria pertsona askok horrela ulertzea errealitatea; ez ikusten edo hautematen duten modura, baizik eta beste batzuek kontatzen dieten bezala. Fede-egintza, orain, ez da ikusten ez duguna sinestea, baizik eta ikusten ari garena kontatzen digutena bezalakoa dela sinestea.

Gogoeta hori deribatu egin daiteke, noski, baina nik azpimarratu nahi dudana da “fede-egintza laiko” horrek mesfidantza pertsonalean duela jatorria, irizpide faltan, norberaren ahultasun eta heldutasun ezan. Beti kanpoko ustezko agintaritza onartuz. Eta hori arriskutsua da. Oso erosoa, bai, baina arriskutsua.

Beste deribazio oso garrantzitsu bat, hau ez pertsonala baina bai gizartekoa; azken hamarkadetan Euskal Herriaren hegoaldean gertatzen ari dana, eskuin abertzalearen mezu eta praxiaren arteko dibortzio nabarian.   

Kaltegarria eta arriskutsua da, alde batera uzten duelako bakoitzaren gaitasuna, eta egiazkoa balitz bezala onartzen eta gureganatzen dugulako, irekita uzten dugun faltsutasunaren atetik sartzen zaiguna.

Demokrazia konstituzional batek alderdien pluraltasunean oinarritu behar du, hauteskunde aske eta lehiakorretan, botereen banaketan, herriaren subiranotasunean. Hau da, funtsezko eskubideen eta askatasun publikoen bermean

Antzeko zerbait gertatzen da  esaten dutenean beraiek ez dakitela ezer bere alderdian den usteltasunaren inguruan. Inteligentzia eta senetik urrun dauden estrategiak ehuntzen ari dira. Soilik boterearen inperatibo kategorikoari fidela zaion kontzientzia bete nahi dute. Baina Hori ez da nahikoa sistemaren kalitate morala ziurtatzeko.

Demokrazia konstituzional batek alderdien pluraltasunean oinarritu behar du, hauteskunde aske eta lehiakorretan, botereen banaketan, herriaren subiranotasunean. Hau da, funtsezko eskubideen eta askatasun publikoen bermean.

Gaur egun Estatu espainiarrean dagoen sisteman, azken berrogei urteetako historiak erakusten du gobernuen aukeraketa ez dela gizarte plebiszitutik proiektatzen, baizik eta epaileen ustezko inpartzialtasunetik.

Parlamentuak, “ustez” sistemaren muin diren legebiltzarrak, itxurakeriak baino ez dira, ordezkoak, botere aseezinaren oihartzun.

Botereen banaketa, praktika politikoan, erabat lausotuta geratzen da, errealitatetik oso urrun. Eskubide eta askatasunen bermeari dagokionez, Estatu espainiarra bezalako leku batean, non epaile independenteak gutxi diren, ezinezkoa da egiten den justizia zuzena izatea.

Nire ikuspegitik, hemen Nafarroan, garbi dago gatazka politiko honetan ia ezer ez dela ematen duena. Hori orain arteko leloa, baina egoera aldatuz doa eta denbora gutxi barru, benetako gatazkaren gakoari erantzun beharrean jarriko ditugu; euskaldun gehiengoak baieztatzen dugunari: “Ez garela espainiarrak”. Eta izatez dugun eskubidea erabili nahi dugula, garena  izan nahi dugula, euskaldunak alegia.

Bere burua demokratikotzat duen sistema batean, onartezina da, lotsagarria, zinikoa, baita antzerkia ere, jakintzaren eta ezagutzaren maila hauetan planteatzea, mugakide diren Estatu Espainiar eta Euskal Herriaren  arteko elkarbizitzaren “korapiloa”, ezinbesteko behar etiko batean dagoela; “garai bateko biolentziaren gaitzestean”. Horrela ezkutatzen dituzte Madrildik inposatzen duten erregimenaren gabeziak.

Sánchez jaunak ez dauka behar bezalako prestakuntzarik oraingoa bezalako erantzukizun historikoa bere gain hartzeko, edo, bestela, La Moncloan mantentzen dutenek ez diote uzten

Aitortu behar dut negargarria iruditzen zaidala tribuna prestigiotsuetatik, jakintsutzat jotzen diren jokabideetatik, nazionalismo zehatz bat (espainiarra) inposatzen duen proiektu bat defendatzea, eta, inolako lotsarik gabe, baztertzailetzat kalifikatzea determinazio askea gauzatzeko eskubidea aldarrikatzen duena.

Gogorarazi nahi dut behin eta berriro memoria selektibora jotzeak garuneko atrofia sortzeko arrisku nabaria dakarrela, garunaren zati bati apropos muzin egitean. Intelektual batzuek onartu egiten dute arrisku hori, nire iritzian, errentagarritzat jotzen dutelako. Printzipio-kontua da, noski.

Antzeko zerbait gertatzen zaio “oraindik” La Moncloan dagoen Sánchez honi. Beharbada Gerraren artea irakurtzea gomendatu behar nioke, Sun Tzu txinatar jeneralak idatzia. Inoiz idatzi den estrategia-libururik onena omen.

Bi mila eta bostehun urte dituen liburu hori testu klasiko txinatar garrantzitsuenetako bat da, eta, hainbeste denbora igaro den arren, indar betea du eta erabilgarria da gaur egun ere. Are gehiago borrokarako eskaintzen dituen estrategiak politikaren mundura eramanez gero, izatez horixe baita egungo borroka-eremua.

Izan ere, Sun Tzuren obra ez da praktika militarreko liburu bat soilik; konfrontazio-uneetan gizakiaren ezagutza jakinduriaz aplikatzeko estrategia erakusten duen tratatu bat ere bada. Beraz, gatazkaren sustraiak ulertzeko eta konponbidea bilatzeko idazlan bat da.

Ziur asko, Sánchez jaunak ez dauka behar bezalako prestakuntzarik oraingoa bezalako erantzukizun historikoa bere gain hartzeko, edo, bestela, La Moncloan mantentzen dutenek ez diote uzten. Berdin dio. Kontua da gizarte abertzaleak ikasi eta ikusi duela, heldu dela erabakiak hartzeko eta gauzatzeko ordua. Erabaki on, serio eta ezeztaezinak. Heldu nahi dugun helmugara heltzeko, behar diren borondateak batuko dituzten  erabakiak.

Beraz, ez da fede kontua, erabakiak gauzatzekoa baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude