Gaur hasi da Euskalerria Irratiaren 30. urteurrenaren denboraldia

  • Astelehenean, hilaren 17arekin, abiatu da Euskalerria Irratiaren denboraldi berria. Berezitasun nagusia, aurten gure irratiak 30 urte eginen dituela, zehazki azaroaren zazpian. Urteurrena irratia posible egin duen komunitatearekin ospatu nahi dugu. Hori horrela, irrati urte honetan astero saio bat estudioetatik at, kaletik eginen dugu, gure komunitatearengana are gehiago hurbiltzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 17an - 09:33

Lehen asteotan, Zentral Kafe Antzokian izanen gara, Euskaraldiaren aurkezpenaren kontura; Autobus Geltoki Zaharrean, Geltoki proiektuaren hastapenei buruz mintzatzeko; euskaletgietan, ikasturtearen hasieraren karietara; eta Burlatako Udaletxean, herria hobeki ezagutzeko.

Urteurrena ospatzeko, azaroaren zazpian festa eginen dugu Zentral Kafe Antzokian (ongi apuntatu agendan), eta aste horretan egunero estudiotik kanpo eginen ditugu saioak, hiru hamarkadako ibilbidean lagundu gaituztenengana hurbiltzeko: egun batean bazkide baten etxetik ariko gara, beste batean entzule batenetik, besteren  batean iragarle baten dendatik…

Arratsaldea, indarturik

Denboraldi berrian, berritasun handiena arratsaldeko Irrintzi Plaza magazinean izanen dugu. Reyes Ilintxetak Lohizune Amatria kazetari eta idazle gaztea izanen baitu bidaide.  

Besteak beste, emakumeei buruzko atalak estreinatuko dituzte. Bat, historia markatu duten euskal emakumeen ingurukoa. Beste bat, feminismo glosario bat landuko duena.

Bestalde, Iruñerriko literatur taldeekin elkarlanean, hiperliteratur taldea osatuko dute, edo metaliteratur taldea, nondik begiratzen zaion.

Solasaldi sozialetan, Martxelo Sotes, Anabel Arraiza, Leire Zabaltza eta Andoni Sagastibeltza izanen dituzte.

Goiza, sendo

Goizeko Metropoli Forala saioan ere fitxaje berriak egin dituzte Pello Argiñarenak eta Juan Kruz Lakastak. Iritzi emaile lanetan, Alberto Barandiaran eta Tania Arriaga kazetariak. Musika alorrean, Gor diskoetxeko kide ohi Marino Goñi, eta Gartxot Ugalde musikaria.

Kolaboratzaile klasikoek ere haien lanarekin segituko dute. Besteak beste hanien artean daude Aingeru Epaltza, Elixabete Garmendia, Gorka Bereziartua , Amaia Nagusia eta Santi Leone, Amaia Nagusia eta Angel Erro.

Albistegietan, indartsu

Denboraldiaren hasieran, Mikel Bujandak eta Maialen Uhartek gidatuko dituzte Euskalerria Irratiko albistegiak. Eta urritik aurrera, eskarmentu handiko kazetari batek indartuko du albistegietako talde hori.

Iritzi emaileen gurpilean, iazko talde bera ariko da. Besteak beste, Anika Lujan, Floren Aoiz, Nerea Fillat eta Joseba Ezeolaza.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


Karmele Aranburu kazetari oriotarra hil da

Ekainaren 22an, ostegunez, hil zen kazetari oriotarra 65 urterekin, minbizi baten ondorioz. Herri Irratian egin zuen bere kazetari ibilbidea nagusiki, eta 1996 eta 2022ra arte EHUko Udako Ikastaroetako komunikazio arduraduna ere izan zen.


Eguneraketa berriak daude