Egonarria, lurrari entzuten dion saioak bigarren denboraldia abiatu du, hainbat aldaketarekin. Eli Pagolak eta Mattin Jauregik jarraituko dute saioa aurkezten, baina bakoitzak hasi eta buka bere saioa izango du: Eli Pagolak ARGIAko platoan gaurkotasunezko gai bati buruzko elkarrizketa egingo dio lehen sektorean lanean ari den jendeari, eta Mattin Jauregi, berriz, laborariengana joango da, haietako baten esperientzia kontatzeko. Lehen saio honetan, Eli Pagolak haragi sintetikoa izan du aztergai haragi eta esneki ekologikoak lantzen dituen Olaberriko Etxeberri Goikoa baserriko Aitor Aranbururekin.
2024an Donostian zabalduko da Biotech Foods enpresaren eskutik lantegiko haragiaren Europako lehen fabrika handia. Abereei biopsia eginda giharretako zelulak hartzen dizkiete eta altzairuzko tankeetan elikatzen dituzte, hazi daitezen. Haragi sintetiko hau ondoren haragi prozesatzaileei saltzen diete.
Pagola aurkezleak dilema planteatu dio zorrotz: "Elikadura jasangarria eta ona iragartzen ditu Biotech-ek pertsona, animalia eta Lurra planetarentzat. Abeltzaintzari egozten zaio kutsakorra izatea, behien kasuan metano isuriak eragitea, begiratu besterik ez dago hainbat etxalderen gertuko errekak nola izaten diren...". Aranbururen erantzuna: “Gaur egun mezuei ezin zaie kasu askorik egin, Biotech-ek erabiltzen dituen mezu horiek erabiltzen dituztelako abeltzain industrialek eta jende guztiak, egiten dutena egiten dutela ere. Kasik sinetsarazi nahi digute modu altruistan ari direla, gainontzekoen onagatik bakarrik.
Etorkizunera begira eztabaida sozial bat emateko beharra dago, nolakoa den gure nekazaritza, nola sortzen ditugun elikagai horiek eta nola kontsumitzen dugun. Hiru alternatiba daude: gaur egungo garapen eredu honekin jarraitzea, adibidez Nafarroako lurrak gorri gorri daude glifosatoz erreta, lurrari buelta eman beharrean orain glifosato pozoiaz erretzen baitute lehenik dena, ondoren pozoiaren eragina joaten denean hazia zuzenean ereiteko. Gasolio gutxiago gastatzen dute baina pozoiaren erabateko menpekotasunarekin. Abeltzaintzaren kasuan, ehunka animalia elkartuta badaude, gehienetan antibiotikoen erabilera sistematikoa da, bestela kutsatzeak daudelako bai katarroekin edo beherakoekin... Beste aukera bat da Biotech-ek proposatzen dutena eta gero eta indar handiagoa hartzen ari dena, nekazaritzarik gabeko elikagaien sorkuntza. Janari artifiziala alegia, batzuetan bakterietatik abiatuta eta bestetan ama zeluletatik. Baina inork ez dakizkigu horren ondorioak, ez nola egingo den, ez ze albo kalte izango dituen, ez zeinentzat izango den... eta hirugarren bidea da hausnartzea ekoizteko eta kontsumitzeko moduen inguruan, eta leku bakoitzeko kulturari eta beharrari lotuta ekoiztea. Ekoizteko moduan asko dugu aldatzeko.
Hitz egin behar dugu produkzio sistema bakoitzak dauzkan onura eta kalteei buruz eta konturatuko gara gaur egun jaten den oilasko industriala edo txerri industriala jateak ez daukala zentzurik, edo ezin daitekeela horrekin planeta modu jasangarri batean elikatu eta abar".
Pagolak azaldu du nor den Donostian 11.000 metro koadroko lantegia zabalduko duen Biotech Foods: bertako akziodun nagusi du Brasilgo JBS enpresa da, haragi industrian mundu mailan pisu nabarmena duena, Amazoniako deforestazioan esku-hartze handia duena... Aranburuk jarraitu dio: “Nork kontrolatzen du hori? Mafia modukoak sortzen dira. Hemengo haragi industriara etortzen bagara ere, eskala txikiagoan baina mafia batzuk daude. Gaur egungo elikagai sistema kontrolatzen duten enpresa berak dira alternatiba hau lantzen ari direnak. Guk sinesten dugu eredu deszentralizatu batean, agroekologia bidez, baserritar txikiekin inguruko beharrak asetzean. Eta normalean sistemak ez du eredu deszentralizatua nahi, kontrolatzeko eredu zentralizatu bat nahi du”.
Egun nagusi den eredua ukuilu industrialena da. Bi kritika nagusi egin dizkio Aranburuk: "Askotan bertakotasunaz hitz egiten da baina bertakotasuna ez da nahikoa, txekorren kasuan hemen egon daitezke txekorrak gizendegietan, baina Argentinako artoa eta Brasilgo soja transjenikoa jaten ari badira, haragi horrek ez dauka KM-0tik ezer. Eta sozialki ere ez".
"Honekin ez dut lagun berririk egingo baina..." hasi du bigarren kritika Olaberriko abeltzainak. Haragiaren kontsumoa gutxitu beharra aldarrikatu du: "Iraultza berdea deitu zitzaion horren aurreko kontsumoa nolakoa zen begiratzeak pista asko eman diezazkiguke gure etorkizuneko elikadurak nolakoa izan behar lukeen ikasteko, jasangarria izatea nahi badugu. Haragi kontsumoa askoz txikiagoa zen. Ikusiko dugu monogastrikoen egitekoa zela hondakinak aprobetxatzea eta ez zuenean zerealekin elikatzea... Ikusiko genuke janaririk ez zela alferrik galtzen, dena aprobetxatzen zela... Mendebaldeko gizarteetan haragi kontsumoa izugarri hazi da azken urteetan eta hori modu jasangarrian egitea ezinezkoa da. Esateko deserosoa da baina hala da. Urteko pertsonako 50 kilo haragi jaten dira. Horietatik %35 da oilasko industriala, %30 txerriki industriala. Kontsumo hori murriztu egin behar da eta batez ere begiratu behar da nola ekoiztutakoa den".
Beste muturreko eredua da Olaberriko Etxeberri Goikoa baserrian bost langilek lantzen dutena, herritarren eskura elikagaiak jarriz Behieko gaztak eta Goieko haragia izenean. Fabrika antzekoak diren ukuilu gero eta handiagoak dira nagusi Euskal Herrian, eta Etxeberri Goikoan, aldiz, hamar behi baino ez dituzte: “Guk esne behiak dauzkagu eta esneak hori ahalbidetzen du, lur gutxirekin esne asko ekoiztea, gero gazta egiten dugu, haien txekorrak hazten ditugu eta haien haragia saltzen dugu bai etxez etxe eta bai jatetxeetara... Gure egungo erronka ez da bideragarritasuna, hori jada lortua dugu, gure etorkizuneko erronka lan antolaketa da eta gure lan baldintzak hobetzea, elkarren babesa bilatuz”, azaldu du Aranburuk.
Zaintza aldarrikatu du Aranburuk: “Guk abeltzaintza egiten dugu, abereen zaintza. Animaliak ahalik ondoen edukitzen ditugu, lurrak ere bai, gure eguneroko obsesioa da horiek ahalik ondoen edukitzea, beraiek ahalik errendimendurik onena emateko. Ez naiz ari litrotan neurtzen, baizik ez gaixotzea, txahalik ez hiltzea, lurrak belar asko eta ona ematea...”.
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]
Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]
Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.
Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.