Gasteiztar bat deklaratzera deitu du Arabako Lurralde Auzitegiak sare sozialetan idatzitako mezuengatik

  • Gorroto delitua eta erlijio sentimenduen aurkako atentatua egozten dizkiotela jakinarazi du Twitter bidez @ikerbest kontuaren erabiltzaileak.


2019ko urriaren 8an - 17:01
Irudia: Hala Bedi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berak esan duenez, ondorengo gaiei buruz idazteagatik deitu dute deklaratzera: Altsasuko gazte atxilotuak, Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferenduma, “Alde Hemendik” Espainiako Estatuko polizi indarrak Euskal Herritik kanporatzea helburu duen plataforma, torturak eta polizia bortizkeria.

@ikerbest-ek adierazi du sare sozial horren bitartez auziaren berri ematen joango dela. Momentuz, asteartean joan da epaitegira, eta abokatuaren eskariz ez du deklaratu. Hurrengo zitazio bat itxaroten dago. Hona zabaldu duen haria, auzia aurrera joan ahala freskatzen joango dela esan du:

 

 

 

Gasteiztarrak publikoki gaitzetsi du Mozal Legearen erruz jasotako salaketa. Horrek eragina izan du, eta BGD abokatu taldeak dohainik eskainiko dizkio bere zerbitzuak. Aurrez, talde berak Cassandra Vera txiolariari lagundu zion antzeko kasu batean. Orduan, Vera Luis Carrero Blanco Francoren gobernuko presidente izan zenaren inguruan idatzitako txiste batzuengatik epaitu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2024ko ekainaren 18
444.100

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!