Gasteizko Olarizu auzoko etxebizitza okupatuetako bat hustu du Udaltzaingoak

  • Gasteizko Udaltzaingoak asteazkenean etxegabetu du familia bat. Pisuaren sarbidea hormatzeari ekin diote udal langileek ondoren, Hala Bedik azaldu duenez


2019ko abenduaren 04an - 16:06
Gasteizko Olarizu auzoko etxebizitzetako baten sarrera (Irudia: Hala Bedi)

Gasteizko Olarizu auzoan etxebizitza ugari dago hutsik, eta hilabete asko dira hainbat pertsonek eta familiek horietariko batzuk okupatu zituztela. Asteazkenean ordea, udaltzainak agertu dira, etxebizitza horietako batean bizi diren lagunak kanporatzeko, eta pisua bera hormatzeko. Hainbat etxebizitza daude jada auzoan hormatuta.

Etxetik kanporatu duten familia Gasteizko harrera zentrora eraman dute, baina abenduaren 10era arte bakarrik egon ahalko da bertan. Egun horretatik aurrera etxerik gabe geratuko da, kalean. Familia Kolonbiatik etorria da eta asilo politikoa eskatu du.

Olarizuko etxebizitzen auzia

Olarizun bizi diren pisu horietan udaz geroztik daramate argia eta ura moztuta. Izan ere,  21 Zabalgunea udal sozietatearen bitartez Gasteizko Udalak pisu horiek bereganatu zituen, bertan egin nahi zuten proiektu berri baten harira, Berriak argitaratu zuenez. Sorgailuak, kanpin gasak eta kaleko iturriak erabiltzen aritu dira orain arte. Bertako bizilagunek auzokoen "jarrera arrazistak" salatu zituzten udan, etorkinak izate hutsagatik auzokideek "gaizki begiratzen" dituztela esanez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Eguneraketa berriak daude