“Garaipen txiki bat izan da, baina Mozal Legeak indarrean dirau”

  • Hala Bediren irakurketa Mozal Legearen epaiketa irabazi ondoren.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 7an - 09:23
Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko estudioetan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi urteren ondoren, Hala Bedik irabazi egin du epaiketa. Errekaleorreko argi mozketan egindako kazetaritza lanagatik zigortu nahi izan zuten Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kidea, eta bukaeraraino helduko ginela eta desobeditzeko hautua hartu genuela adierazi ondoren, azkenean epaiketa irabazi egin du Hala Bedik. Sententzia irmoa da, eta Eusko Jaurlaritza epaiketaren kostuak ordaintzera ere behartzen du.

Hala ere, garaipen txiki bat besterik ez da izan, Mozal Legeak indarrean dirauelako eta kazetaritza herrikoiaren aurkako erasoek ez dutelako etenik. Mikel Saenz de Buruaga elkarrizketatu dugu Hizpidean, eta Hala Bediren irakurketa azaldu digu berak.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Elkarrizketa hau Hala Bedi irratiak egin du eta CC-By-SA lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.


Mozal legearen mehatxua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.