Galdeketa egitearen aldeko protestak Katalunian, epaitegiaren erabakiari erantzunez

  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko galdeketa momentuz bertan behera utzi ondoren, milaka manifestarik protesta egin zuten asteartean Kataluniako herri ugaritako plazetan Vilaweben arabera.


2014ko urriaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kontzentraziorik garrantzitsuena Bartzelonako Sant Jaume plazan egin zuten, ANCk eta Òmnium Cultural-ek, “Ara és l'hora” independentziaren aldeko kanpainaren bultzatzaileek, deituta. Bertan, bozkatzeko eskubidea aldarrikatu zuten “bozkatuko dugu” leloa erabiliz.

Kontzentrazioaren ondoren, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean bozkatzeko eskubidea aldarrikatzeko kanpatzea erabaki zuten asanblada bidez hainbat gaztek. Baina, 22:00ak aldera Esquadra Mossoak agertu eta indarrez bota zituen bertatik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude