G7ko “zerrenda beltzen” berri ba ote duen galdetu dio EH Bilduk Sánchezen gobernuari

  • G7 Ez plataformak deituta, kontzentrazioa egingo dute abuztuaren 30ean Gasteizen, gailurrean agerian geratu bezala "zerrenda beltzak" daudela salatzeko. EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Espainiako Kongresuan.

Asteazkenean ehundaka lagun bildu dira atxilotuei sostengua emateko. Irudian, Donostiako manifestazioa (arg: G7 Ez plataforma)

2019ko abuztuaren 29an - 13:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kontzentrazioan militarazioaren eta atxiloketen kontrako aldarrikapenak ere zabalduko dituzte. Ostiralean izango da, abuztuaren 30ean, Andra Mari Zuriaren plazan, arratsaldeko 19:00etan.

Joseba Alvarez ezker abertzaleko eta G7 Ez plataformako kidearen atxiloketarekin ezagutarazi zen poliziak 500 laguneko zerrenda bat zuela "Frantzian egoteko eskubidea" ez dutenak halako gailurrak daudenean.

"Zerrenda beltz" horrek haserrea eta harridura sortu du eta, esaterako, Mertxe Aizpurua EH Bilduko Espainiako Kongresuko kideak azaldu duenez Pedro Sánchezen gobernuari galdera luzatu diote, halako zerrendaren berri ba ote duen jakiteko.

Asteazkenean, bestalde, ehundaka lagun elkartu ziren atxilotuei sostengua emateko Donostia, Iruñea eta Bilbon.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!