G7ko atxiloketak eta salbuespen egoera salatu dituzte Irunen

  • Bidasoaldeko G7 EZ plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo Irungo Mosku plazan. G7an zehar izandako salbuespen egoera eta atxiloketak salatzeaz gain, plataformatik eta herritarrek egindako lan guztia balioan jarri nahi izan zuten.
Kontzentrazioa Mosku plazan, Irunen. Arazkia: Topatu.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abuztuaren 28an - 10:18

250 pertsona inguru batu ziren atzo Mosku plazan, Irunen, "G7-ko atxilotuak askatu. Zuen mundua zulatzern jarraituko dugu" lelopean. G7ko gailurrak iraun duen bitartean, Bidasoaldean eta Ipar Euskal Herrian izandako "basakeria militarista eta autoritarioa" salatu zuten: presentzia polizial eta militarra, atxiloketak, kontrolak, zerrenda beltzak eta bidegabeko atxiloketak, isunak... Horregatik, oraindik atxilotuta jarraitzen duten manifestarien askatasuna eskatu zuten; baita ezarritako salbuespenezko neurriekin amaitzea ere.

Balorazio positiboetarako tartea ere izan zen. Azken asteetan zehar herritarren artean aurrera eramandako "auzolan erraldoia" balioan jarri nahi izan dute. G7aren munduari salaketa zein eraikuntza klabeetan erantzun dutela adierazi zuten eta eskerrak eman zuten eskualdeko herritarrek egindako lan handiagatik: 80 txandatik gora betetzeagatik, eskualdean kontragailurraren aurrelanketa egiteagatik, 34 pertsona etxean hartzeko bolondres sarea osatzeagatik...

Amaitzeko, lanean jarraitzeko deia egin zuten plataformako kideek: "G7a ez da gaur bukatzen inondik inora". Salaketa zein alternatiben eraikuntza dinamiketan lan egiten jarraitzeko konppromisoa adierazi zuten.

Ertzaintzaren furgoiak eta bi identifikatu

Bidasoaldeko G7 EZ plataformako kideek jakinarazi dutenaren arabera, Ertzaintzaren 8-10 furgoi inguru gerturatu ziren Moskuko plazara. Antolatzaileek notifikatutako elkarretaratzea zela azaldu zieten poliziei eta agenteak bertan egon ziren egiaztapenak egiten. Bi pertsona identifikatu zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude