G7 goi-bileraren aurkako kanpaina ozena hasi da Donapaleun

  • Frantziako Lurraldearen Balioztatze Batzordeak bilera iragarria zuen ostiralean Donapaleun. G7 gailurra antolatzeaz arduratzen den Batzordea tokiko hautetsi eta eragile ekonomikoekin mintzatzeko bildu da. Bilkuraren karietara hogeita hamar lagun inguruk G7koen kontrako lapiko jotze-aldia burutu dute Donapaleun.


2019ko ekainaren 28an - 16:59
Herritar saldo bat lapikoez harrabotsa egiten aritu da bilkura gelaren inguruan. Argazkia: Bob Edme.

Donapaleu herriko (Baxenabarre) Chemins-Bideak deitu eraikinaren aurrean manifestazioa izan da ostiral honetan. Hogeita hamar lagun inguruk G7 gailurra antolatzeko lanean ari den Lurraldearen Balioztatze Batzordeari harrera ozena egin diote, lapiko jotze-aldi eginez. Ekitaldiak “Lurralde anitzak, mundua idazten duten tokiko dinamikak” izenburuari erantzun dio. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko presidente Jean Jacques Lasserrek hitza hartu du. Bilkura tokiko hautetsi eta eragile ekonomikoekin egin izan da. Eguerdian, Didier Guillaume Frantziako Laborantza ministroa zen parte hartzekoa zen, baina ez da baieztatua izan.

G7 Ez plataformako kideek Lurralde Balioztatze Batzordearen bilkura salatu dute kari horretara. Beren eletan “G7koen goi-bileran parte hartzen duten herri aberatsenen politika kapitalistaren zerbitzuko erakustokia besterik ez da. G7koen xede bakarra euren betiko sistema ankerra sustatzea da”.

G7 Ez plataformak dioenez “Balioztatze Batzordea G7 osatzen duten estatuen bitarteko ustela baino da. G7ko kideek ez diote eztabaidari lekurik ematen”. Plataformako kideen esanetan, “tankera honetako ekitaldiak antolatzea ‘trufa’ eta ‘probokazioa’ besterik ez dute eragiten”.

Egitasmoari aitzi egiteko herritar saldo bat lapikoz harrabotsa egiten aritu da bilkura gelaren inguruan goizeko 9:00etatik aurrera. Eraikinaren ingurua haatik, jendarmeek hartuta zegoen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude