G7 gailurraren kontrako kanpainak Euskal Herriko 70 eragileren babesa jaso du jadanik

  • G7 Ez! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen plataformak ostegunean prentsaurrean jakinarazi duenez, denera 70 sindikatu, alderdi politiko eta elkartek eman diete babesa, abuztuaren amaieran egingo den mundu mailako gailurraren aurkako kanpainarekin bat eginez.

ARGIA @argia
2019ko uztailaren 18a
Bilboko prentsaurrekoa (arg: G7 Ez! plataforma)

Atxikimendu ugari jaso dituzte G7 Ez! plataformak Miarritzeko mundu gailurraren atarian egingo dituen jardunaldi eta mobilizazioek. Bilbon ostegunean egindako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez 70 eragile batu zaie oraingoz kanpainari.

Gailurra abuztuaren 24tik 26ra egingo dute "maila ekonomiko, politiko eta militarrean botere handia duten munduko zazpi herrialdeek" eta plataformak zabaldu duen manifestuan dioenez sistema kapitalista "krisi anitz eta iraukor baten erdian" dela egingo dute gainera. Plataformaren aburuz, gailurraren helburua da sistema bera "birsortzea", eta horretarako hartuko diren neurriak "herritar eta herri askori eragingo diete".

Horren aurrean, hainbat aldarrikapen jasotzen ditu testuak: gailurrak ordezkatzen duen sistemaren aurrean "salaketa irmoa" egingo dute, "bide baketsuak soilik erabiliz". Horrez gain, beste sistema bat eta "mundu berri bat martxan jartzeko" alternatibak badaudela ere aldarrikatu nahi dute. Eta azkenik, gogorarazi dute gailurra "Euskal Herria izena duen herrian" egingo dela, beste herriekin eta sistema horren aurka ari direnekin "elkartasunean ari den herria".

Prentsaurrekoan eskatu dute "bakoitza beretik eraginez" beste eredu bat eraikitzeko lanean segitzea eta herritarrei deia luzatu diete abuztuaren 21etik 25era Hendaian eta Irunen antolaturiko kontra-gailurrean parte hartzera.

Atxikimendua eman duten eragileen zerrenda:

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: G7ren aurkako mugimendua  |  Biarritz

G7ren aurkako mugimendua kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude