Francisco Molero gazte andaluziarra kartzelaratu dute, “Kongresua inguratu” ekimeneko protestengatik

  • Bost urteko kartzela zigorra eta 16.000 euroko isuna ezarri diote, Espainiako “Kongresua inguratu” ekimenean izan ziren protestetan aginteari eraso egitea eta lesioak eragitea egotzita. Asteazkenean zeukan ezarrita Molerok kartzelan sartzeko eguna, eta SAT sindikatu kide ere badena bere kabuz aurkeztu da Archidonako (Malaga) espetxean.


2018ko maiatzaren 30ean - 17:06
Francisco Molero, SAT sindikatuko kideek inguratuta
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2013an egin zen ekimena, Mozal Legea izenez ezaguna den Herritarren Segurtasunerako Legearen aurka protesta egiteko, eta Cuevas de San Marcoseko (Malaga) gaztea Madrilera joan zen protestetan parte hartzera. 23 zauritu eta zazpi atxilotu izan ziren, baina Molerorena izan da aurrera jarraitu duen kasu bakarra.

Epaiketa 2015ean burutu zen Madrilgo Probintzia Auzitegian, eta urte bereko abenduan atera zen sententzia. SAT sindikatuak eta abokatuek helegiteak aurkeztu zituzten, “benetako babes judizialik gabe zigortua izan delako eta bermerik gabeko prozesua izan delako akatsez josia”, SAT sindikatuko bozeramaile Oscar Reinaren hitzetan.

Epaia jakin eta helegiteak jarri ostean hasi zen Belén Luján Moleroren abokatu: bidezko prozesu bat izateko eskubidea urratu dela dio eta aurretik Molerok ez zuela izan defentsa eraginkor eta errealik.

“Epaiketa faltsu baten biktima izan naiz, zeharo kontraesankorrak ziren testigantza polizialez gain bestelako froga barik zigortua izan naiz” adierazi du Molerok berak.

Konstituzio Auzitegiak ez zuen tramitera onartu zigorraren aurrean jarritako helegitea eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo zuten hurrena, baina hark ere ez zuen helegitea onartu. Orain, SAT sindikatuak erabaki du Konstituzio Auzitegiari prebarikazioagatik kereila jartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2024ko ekainaren 18
444.100

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!