Firefox OS sistema eragilea euskaratu du Librezalek

  • Azken bertsioa (2.0) euskaraz erabilgarri egongo den lehenengoa izango da, eta hura daramatzaten lehenengo smartphone eta tabletak irailetik aurrera merkaturatuko dira.


2014ko uztailaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Firefox OS-en 2.0 bertsioa euskaraz erabili ahal izango da.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Mozilla garatzaileak uztailaren 21ean bukatutzat eman zuen Firefox OS-en 2.0 bertsioa. Orain, fabrikatzaileek softwarean pertsonalizazioak txertatzeko epea zabalik dute irailaren 1a arte. Ondoren mugikorrak salgai jarriko dituzte.

Merkatura iritsi den azkena izan arren, Euskal Herrian Firefox OS erabiltzen duten mugikorrak eskuratu daitezke, Hegoaldean Movistar konpainiaren bidez eta Iparraldean ZTE-ren bidez. Android, IOS eta Windows Phone sistemen alternatiba irekia da.

Firefox OS-ek HTML5, CSS eta JavaScript lengoaiak ditu oinarrian, eta horrek aplikazio berriak sortzeko erraztasun handiak ematen ditu. Desabantailen artean, motelagoak izatea eta aplikazio asko oraindik ez edukitzea, Whatsappa adibidez.

Bideo honek (ingelesez) Firefox OS 2.0-ren xehetasunak azaltzen ditu


Software librea kanalean gehiago
2025eko abenduaren 4
Teknologia
Software librea etxean

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.