Azken bertsioa (2.0) euskaraz erabilgarri egongo den lehenengoa izango da, eta hura daramatzaten lehenengo smartphone eta tabletak irailetik aurrera merkaturatuko dira.
Mozilla garatzaileak uztailaren 21ean bukatutzat eman zuen Firefox OS-en 2.0 bertsioa. Orain, fabrikatzaileek softwarean pertsonalizazioak txertatzeko epea zabalik dute irailaren 1a arte. Ondoren mugikorrak salgai jarriko dituzte.
Merkatura iritsi den azkena izan arren, Euskal Herrian Firefox OS erabiltzen duten mugikorrak eskuratu daitezke, Hegoaldean Movistar konpainiaren bidez eta Iparraldean ZTE-ren bidez. Android, IOS eta Windows Phone sistemen alternatiba irekia da.
Firefox OS-ek HTML5, CSS eta JavaScript lengoaiak ditu oinarrian, eta horrek aplikazio berriak sortzeko erraztasun handiak ematen ditu. Desabantailen artean, motelagoak izatea eta aplikazio asko oraindik ez edukitzea, Whatsappa adibidez.
Bideo honek (ingelesez) Firefox OS 2.0-ren xehetasunak azaltzen ditu