Filosofia derrigorrezko hezkuntzatik desagerrarazi nahi du Espainiako lege berriak

  • LOMLOE legearen diseinu berria prest du Espainiako Hezkuntza Ministerioak: bigarren hezkuntzan ikasgai gehiago izango dira eta Batxilergoan bost adarren artean aukeratu beharko dute ikasleek –orain hiru dira adarrak–. Bigarren hezkuntzatik Filosofia ikasgaia desagertzen dela-eta, kritikak jaso ditu erabakiak, hainbat ikaslek inoiz Filosofia jaso gabe egingo duelako hezkuntza ibilbidea.


2021eko irailaren 28an - 12:29
Azken eguneraketa: 14:37

Euskal Herrian, Filosofiaren aldeko apusturik ez

Orain arte bigarren hezkuntzan hautazko ikasgai gisa zuen Filosofia Espainiako legeak, eta derrigorrezkoa zen Batxilergoko lehenengo mailan. Orain hautazkoa desagertzen da eta Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailan izango da derrigorrezko, baina gogoratu behar dugu ikasle guztiak ez direla Batxilergora iristen.

Erkidegoko administrazioak hala erabakiko balu, aukera legoke hautazkoen artean Filosofiari lekua egitea, baina Hego Euskal Herrian ez dirudi horretarako asmorik dagoenik, Iñigo Martinez Peña Filosofiako irakasleak azaldu zigunez: “Legeak zirrikituak uzten ditu erkidego bakoitzak nahi izanez gero moldaketak egiteko eta batzuek Filosofiaren aldeko apustua egin dute, baina Hego Euskal Herrian ez. Bestalde, ikaslearen hezkuntza ibilbidean Filosofia ez da existitzen eta bat-batean Batxilerrean agertzen da, parakaidista baten moduan eta gutxi batzuentzat; isolatuta geratu da”.

Itxaropena bazuen Martinez Peñak, Espainiako Gobernuak legearen diseinu berrian Filosofiari lekua egingo ziola, “eta nolabait presionatzea Hego Euskal Herriko gobernuak berdin egitera”, baina ez du norabide hori hartu Madrilek.

Irakasleak berak erantzun zigun zergatik den inportantea filosofia eskolan ematea: “Filosofia da dena ez dakigula onartzearen eta jakiteko dugun gosearen arteko motorra; pertsonon berezko zerbait. Gure galderak, hutsuneak eta ahuleziak elkarrizketa filosofikoan partekatzeak balio politiko interesgarria du, bestela gaur egun ikusten dugun bezala adituek eta kudeatzaile ekonomikoek baino ez dute hitz egiten, beraiek balira bezala jakintzaren jabe. Sokratesek zioen auzitan jarri behar dela boterearen alde dagoen eta jakintza bere esku dagoela dioenaren hitza”.

Ikasgai berriak eta bost adar Batxilergoan

Ikastetxeek Erlijioa eskaintzea derrigorrezkoa izango da, nahiz eta hautazko ikasgai izango den ikasleentzat.

Gainerako aldaketak bitan laburbildu ditzakegu. Bigarren hezkuntzan, ikasgai berriak izango dira (Teknologia eta Digitalizazioa, Formazio eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala...). Batxilergoan, gaur egungo hiru adarren ordez (Zientziak, Humanitateak eta zientzia sozialak, eta Arteak), bost adar izango dituzte ikasleek aukeran: Zientziak, Humanitateak eta zientzia sozialak, Arte plastikoak, Arte musikal eta eszenikoak, eta Batxilergo orokorra (arlo humanistikoak eta zientifikoak barne hartuko dituena).

Espainiako Gobernuak planteaturiko legea erkidegoetako gobernuetara iritsi da dagoeneko, kontrastea abiatzeko, baina Madrilek du azken hitza. Hurrengo ikasturte hasieran jarri nahi dituzte martxan aldaketak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Kanpaldiak hasi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ere Gazaren alde

Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eguneraketa berriak daude