Filma egingo dute Gasteizko martxoaren 3ko sarraskiari buruz eta aktore bila ari dira

  • Gasteizen 1976ko martxoaren 3an poliziak hildako langileei buruzko filma errodatuko dute Victor Cabacoren zuzendaritzapean.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2017ko uztailaren 06a
1976ko martxoaren 3ko irudi bat: poliziak negarra eragiteko gasa erabili zuen langileak elizatik atera eta tirokatzeko (argazkia: martxoak3.org).

Euskal Herrian 1970eko hamarkadan Espainiako Poliziak egindako sarraski gogoratuenetako bat da. Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizaren barruan bilduta zeuden milaka langileren kontra eraso egin zuten indar armatuek negarra eragiteko gasak erabiliz, batzartutako pertsonak eraikinetik kanpora atera zitezen.

Elizatik ateratzen ari zirela poliziak tirokatu egin zituen langileak. Gerora jakin zenez, 2.000 tiro baino gehiago disparatu zituzten eta bost lagun hil: Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urtekoa, Forjas Alavesas lantegiko langilea; Francisco Aznar Clemente, 17 urtekoa, okindegi-langilea eta ikaslea; Romualdo Barroso Chaparro, 19 urtekoa, Agrator enpresako langilea; Jose Castillo, 32 urtekoa, Grupo Arregui taldeko enpresa bateko langilea; eta Bienvenido Pereda, 30 urtekoa, Grupos Diferenciales enpresako langilea. Beste 150 pertsona ere zauritu zituen poliziak egun hartan.

Maiz ekarri dira gogora gertakari haiek erreportaje, liburu eta dokumentaletan. Orain berriz, film luzea egiteko asmoaren berri dagoela informatu du Hala Bedi irratiak. Sonora Estudios ekoiztetxearen proiektua da eta, Hala Bedik jakin duenez, “datozen egunetan” casting bat egingo dute, filmeko protagonista izateko gazteak aukeratzeko. 18 eta 22 urte arteko mutil eta neska banaren bila ari dira proiektuaren arduradunak, filmeko protagonistak izateko –aktore profesionalak izan daitezela eskatzen dute–.

Interesatuentzat, e-posta helbide bat publiko egin dute, hautagai izan nahi duenak bere ezaugarrien berri eman dezan: txabe.atxa@gmail.com da helbidea.

Aktoreak aukeratzeko saioak datozen asteetan egingo dira Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean (Errege-erregina Katolikoen kalea 4). Castingaren zuzendaria Txabe Atxa izango da, zeinak Errementari filmean ere lan bera egin duen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: 1976ko martxoaren 3a  |  Zinema  |  Gasteiz

1976ko martxoaren 3a kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-04 | Hala Bedi
Memoria inklusiboa aldarri Martxoaren 3ko sarraskiaren 43.urteurrenean

Igande arratsaldea izanda ere, milaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda gogoratzeko. Herri mugimenduko eragileek indarrak batzeko deia luzatu dute, bakoitza bere “lubakietatik” ateratzeko deia eginez. Bide batez, Martxoaren 8ko Greba Feministan kaleak hartzeko aldarria egin dute.


2019-03-01 | Hala Bedi
Bideoa
Martxoaren 3a, defendatu beharreko memoriaren barrikada

Letra eta irudiekin bildu ditu Errekaleor Bizirik!-ek Gasteizko Martxoaren 3ko gertakari lazgarriak. Igandean 43 urte beteko dira sarraskia gertatu zenetik, orduko irudiak erabili ditu auzo askeak Romualdo Barroso bizilaguna eta gainontzeko langileak oroitzeko.


2019-03-01 | Arabako Alea
Margolan berria Errekaleorren: Martxoaren 3an hil zuten Romualdo Barroso bizilagunaren eraikinean

Romualdo Barrosoren etxearen horman egin du margolana Irantzu Lekuek.


2019-03-01 | Juan Mari Arregi
M3tik M8ra, intsumisioa kapitalismoari

Martxoaren lehen aste honetan bi data garrantzitsuk bat egiten dute: Gasteizen martxoaren 3an duela 43 urte gertaturiko bost grebalariren sarraskia batetik, eta martxoaren 8an antolatutako emakumeen greba orokorra bestetik.


2019-02-26 | Arabako Alea
Aldaketa sozialean eragiteko bost giltzarri, martxoaren 3ko sarraskiaren 43. urteurrenean

Martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko ekitaldia aurkeztu dute.


2019-02-22 | Axier Lopez
Martin Villa barne ministro frankista pertsona "non grata" izendatu du Gasteizko Udalak

Ostiralean Gasteizko udalbatzak onartu du Frankismoaren aurkako plataformak sustatutako mozioa, EAJ, EH Bildu, Podemos eta Irabaziren aldeko bozekin. PP eta PSE-EE kontra azaldu dira. 1976ko martxoaren hiruko sarraskiaren arduradun politikoetako bat da Rodolfo Martin Villa.


2018-12-10 | ARGIA
Martxoak 3 elkartea Urtaranen Gobernuarekin eta EiTBrekin minduta agertu da

Gasteizen kokatuko den Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak ez ditu bere baitan hartuko Martxoaren 3ko biktimak. Honen gainean galdegin dio EiTBk Martxoak 3 elkarteari, eta horren harira izandako hartu-emanaren ostean, hedabideak zein Urtaranen Gobernuak erakutsitako jarrera gaitzetsi du elkarteak.


2018-10-02 | Hala Bedi
Memoria Gara ekimena
"San Frantzisko eliza memoriaren ikur bihurtu nahi dugu"

Larunbatean “Memoria Gara” ekimena aurkeztu zuten hainbat lagunek Gasteizen, Zaramagako San Frantzisko eliza Memoria eta Giza Eskubideen Zentroa bihurtu dadin eskatzeko. 1976ko martxoaren 3ko biktimen erreparazio eta oroimenean beharrezko pauso bezala aldarrikatu zuten elizaren erabilera.


Rodolfo Martin Villa frankismoaren ministro ohia berriz galdekatu nahi du Servini epaileak

Hainbat hilketa egozten dizkio Servinik ministro ohiari. Horien artean daude 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Polizia Armatuak hil zituen bost langileenak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude