“Festak espezismorik gabe ospatzeko ordua da”

  • Jaietan animaliek jasaten duten tratu txarraz hitz egiteko eta gaia mahaigaineratzeko aukera eskertu diote Askekintzako kideek ARGIAri. “Sokamuturra, idi eta zaldi demak, ahari jokoak, zezenketak, arrantza eta ehiza txapelketak, animalia erakusketak, zaldi edo asto lasterketak... Adibideak amaiezinak dira”, azaldu dute.

Maialen Sagues eta Ion Cerezo. Argazkilaria: Dani Blanco.

2019ko urtarrilaren 25ean - 18:05
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Festetako jardun hau, animaliekin oro har dugun harremanaren “gure gizarte eta kulturaren ispilu garbia” dela gaineratu dute sarituek.

Lau urteko lanaren emaitza da Gurean dokumentala, eta ez da lan erraza izan, batetik ezkutuan egin behar izan dutelako, bestetik era autogestionatuan burutu dutelako, “inolako laguntzarik gabe eta ekintzaile ugariren indarrari esker”.

Dokumentalaren azken hitzak gogoratuz bukatu nahi izan dute hitzartzea sarituek: “Gure herriak aurrerapauso ugari eman ditu historian zehar, harrotasunez, jendarte justuago bat sortzearen alde; orain, garaia iritsi zaigu festetan animalien erabilera zalantzan jartzeko, beste animaliak errespetatuz, elkartasunean eta berdintasunean eraiki ditzagun. Festak espezismorik gabe ospatzeko ordua da, festak ospatu eta animaliak askatzekoa”.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.