Festa giroan ospatu dute Larrabetzuko Independentzia Eguna

  • Independentzia Eguna ospatu da Larrabetzun igandean, Independentistak sareak bultzatuta. “Burujabe hobe” lelopean egun osoz bildu dira hainbat elkarte eta eragile, hausnarketa politikora eta sozialera bideratutako egunean.


2018ko martxoaren 19an - 11:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herria eraikitzen ari diren hainbat eragilek aurkeztu dituzte euren proiektuak, besteak beste, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak, Euskal Herrian Euskaraz plataformak eta Hik Hasi hezkuntza elkarteak.

Eguerdiko ekitaldi nagusira independentziaren aldeko udalerrietako ordezkariak batu dira, baita Kataluniatik etorritakoak ere. Eudald Calvo Kataluniako Udalerri Independentisten elkarteko kidea bertan izan da, eta Euskal Herriko eskubideen karta aurkeztu dute ekitaldian.

Ekitaldi nagusiari herriko gazte feministek eman diote amaiera eta Josu Kamara eta Aiora Sedanoren antzerkiak itxi du eguna.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Eguneraketa berriak daude