Espainiako Barne ministroa hezkuntzatik “terroristak” alboratzeko legedia aldatu nahian

  • Nafarroako D ereduko ikastetxeen polemikaren harira, Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek adierazi duenez “terroristak” hezkuntzatik alboratzeko ahalegin guztiak egingo ditu Gobernuak. Horretarako legedia alda dezaketela jakinarazi du.


2013ko abenduaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jorge Fernandez Diaz, Espainiako barne ministroa Leitzako kuarteleko Guardia Zibilak agurtzen.

Fernandez Diazek esan duenez, “ETAren ingurua ikasgeletan egoteak gorrotoaren pedagogia zabaltzen du". Baieztatu du, Espainiako Gobernuak hori ekiditeko “jendartearen eskubideen defentsan eta indarkeria ekintzak baztertze aldera” neurriak hartuko dituela.

Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek ministroari eginiko galderaren ondorioz etorri dira Fernandez Diazen adierazpenak. Barkosek itaundu dio Guardia Zibilak D ereduko ikastetxeen inguruan eginiko txostena betetzeko 1.652 herritarrei eginiko zelatatzeak epailearen aginduz egin al diren.

Barne ministroak ez du erantzuna argitu, eta “ikastetxeetan gorrotoa sustatzearen kontra eginen du gobernuak”, esan du galdera saihestu nahian. “ETA eta bere tentakuluak” hezkuntzan “infiltra” ez daitezen beharrezko neurriak aztertzen hasiak direla gaineratu du. Bere aburuz, Gobernuak ezin du onartu “terroristek” haurrak doktrinatzea, ez eta gertakari historikoak desitxuratzea eta beste modu batera berreraikitzea ere.

Argirik ikusi ez duen txostena D ereduko ikastetxeen izena zikintzeko asmoz hedabideetara “filtratu” izana salatu du Geroa Baiko diputatuak. “Oso akusazioa larria da D ereduan aritzen diren lau irakasletatik batek hezkuntza doktrinatzeko erabiltzen duela esatea”. Horretaz gain, gaineratu du irakasle kaltetuek ez dutela txostena irakurtzeko paradarik izan, eta aldiz Espainiako hedabideek aspaldi izan dutela horren berri.

Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek segurtasunarekin lotutako argudioekin justifikatu du Guardia Zibiliaren txostena. UPNren bide beretik, Espainiako Gobernuak dokumentua goraipatu du, eta irakasleen kontrako neurriak aztertzen hasia dago Madril, Barcinaren Gobernuaren laguntzaz.

PPko idazkari nagusi Maria Dolores de Cospedalek ere adierazpenak egin ditu polemikaren harira. Esan du Espainiako hezkuntza eskumenak autonomia erkidegoen esku utzi izana “akatsa” izan zela. Bere ustez, hezkuntza baita estatu baten nortasuna hoberen islatzen edo transmititzen duen diziplina. Posible balitz erabaki horrekin atzera egingo lukeela gaineratu du.

Irakasleak kezkatuta eta haserre

D ereduan aritzen diren irakasleak kezkatuta, minduta eta haserre azaldu dira: “irakasleak arduratuta daude, ez dakitelako zelatatuak izan diren edo ez, eta hedabideetan ematen ari zaien trataerarengatik. Adingabeen irudiak eta guzti erakutsi dituzte. Atzera egin dugu nabarmen”, dio EILAS sindikatuko Aitor Lakak, Berria egunkariak jaso duenez. Gainera, “dena ETA da lelopean, irakasleak mindu dituzte, eta babesgabe daude”.

Hala ere ez dira isilik geratu eta protestei ekin diete; elkarretaratzeak eta sinadura bilketak tarteko. Herenegun lehenbizikoz elkartu ziren Iruñean, Iribas kontseilariak agerraldia egin bitartean.

Atzo bertan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Iruñean duen egoitzaren atarian biltzekoak ziren, baina debekatu egin zieten. Azkenean, 30 lagun baino gehiago elkartu eta agiri bana eraman zuten erregistrora, Guardia Zibilaren ikerketa "nola, noren aginduz eta zergatik" egin zuten argitzeko eskatuz. “Txostena publiko egiteko exijitzen dugu. Eskubide guztia dugu zelatatu gaituzten jakiteko”, azpimarratu zuten.

Datorren asteetarako mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute eta abenduaren 18rako manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzeko deia egin dute hainbat hezkuntza eragilek. Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko da martxa 18:00etan “Hezkuntzan, kolore guztiak” lemapean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Eguneraketa berriak daude