Felipe González ikertzeko eskatu dio Pili Zabalak Gipuzkoako Fiskaltzari

  • Espainiako presidente ohiak estatu terrorismoan izan zuen papera ikertzeko eskatu du Joxi Zabalaren arreba eta Elkarrekin taldearen legebiltzarreko buru ohi Pili Zabalak. Espainiako presidente ohiaren aurkako azken zantzua ekainean ezagutu ziren CIAren 1984ko paperak direla adierazi du Zabalak.

     


2021eko urtarrilaren 11n - 16:40
González, Espainiako Gobernuko presidente zen garaian. Argazkia: wikipedia.org.

Gipuzkoako Fiskaltzari ikerketa abiatzeko eskatu dio Zabalak, argitu dezan ea Felipe Gonzálezen aurkako salaketa jartzeko aukera dagoen. Batetik, “ustez GALen bidez atentatuak eta desagertze behartuak egitea eragiteagatik. Bestetik, argitzeko ea Gonzálezek presidente karguaz baliatu ote zen, “erreserbatutako funtsen bidez giza eskubideen urraketa larriak onartzeko, finantzatzeko edo estaltzeko”.

Gonzálezen erruduntasunaren azken zantzua ekainean ezagutu ziren CIAren paperak lirateke Zabalaren ustez. 1984Ko barne txosten horietan, AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak. “González ados dago armadak kontrolatutako mertzenario taldeak osatzearekin, terroristak legez kanpo borrokatzeko”, zioen bi txostenetako batek, besteak beste.

Gonzálezen ustezko delituak preskribatutzat emanez gero, Zabalak Fiskaltzari eskatu dio informazioa Juan Carlos García Goenaren hilketaren auzira gehitzeko. GALek hil zuen García Goena Hendaian, 1987an, eta kasua irekita dago.

Egia, lehenago edo beranduago

“Felipe Gonzálezek badaki lehenago edo beranduago egia horretara iritsiko garela”, idatzi du Zabalak Twitterren. Ekainean estatu terrorismoa ikertzeko plataforma bat osatzeko asmoa zuela jakinarazi zuen Zabalak, eta horren berri “laster” emango dutela idatzi du mezu berean.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu terrorismoa
Eneko Etxeberria
“Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


Poliziaren beste 66 biktima aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak

Tartean, Joxi Zabala aitortu dute biktima gisa eta Joxean Lasa aitortzea ere ez dute baztertzen. Astelehen honetan, hilak 30, aurkeztuko dute Balorazio Batzordearen txostena.


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


Eguneraketa berriak daude