Faxismoaren aurkako manifestazioak, Francoren heriotzaren urteurrenean

  • Asteazkenean, azaroaren 20an, Francisco Franco diktadorearen eta Falangearen fundatzaile Jose Antonio Primo de Riveraren heriotzen urteurrenean, faxismoaren kontrako ekintzak egin dira Espainiako Estatuko hainbat hiritan. Faxistak ere mobilizatu dira.


2019ko azaroaren 21ean - 11:17
Zaragozako manifestazioan milaka lagunek hartu dute parte / @arainfonoticias
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Segovian, zenbait iturritako ura gorriz tindatu dute, faxistek hildakoen omenez.

Milaka lagun bildu ditu Zaragozako manifestazioak.

 

Salamancan manifestazioa egin dute ehundaka lagunek, "gazteak gehienak", kronikan irakurri daitekeenez.

Eskuin muturraren manifestazioa Valentzia erdigunean

Valentzian, eskuin muturrak egin du manifestazioa, Tenemos memoria (Memoria dugu) lelopean. Danbor hotsa lagun, dozenaka lagun bildu dira, argi-zuziekin batzuk, bandera frankistekin beste batzuk. Lehen bideoan, hura grabatu duenak manifestariei "lotsagabeak" edota "fatxa zerriak" deitzen diela entzuten da.


Eguneraketa berriak daude