"Fase kapitalista berriaren" aurrean, "bide-orri komunista propio eta eguneratua" aldarrikatu dute GKSk eta IAk

  • Lau eguneko Gazte Topagune Sozialista egin dute Durangon eta ekitaldi politikoan Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek hartu dute hitza: “Burgesiaren eta politikari profesionalen sistema hautsi behar dugu, geure burua modu independentean antolatuz eta bide-orri komunista propio eta eguneratu bati erantzunez", adierazi dute.

Argazkia: Gedar

2022ko uztailaren 26an - 08:29

Komunismoa aldarrikatu eta “alderdien sistema guztia arazoaren parte” dela nabarmendu dute: “Argi geratu da hori azken urte hauetan; izan ere, krisi kapitalistak, pandemiak zein gerra inperialistek burgesiaren agenda politikoa markatu duten honetan, estatuek eta alderdi politikoen sistema guztiak, enpresari handien aldeko maniobrak egiteko balio izan dute”. Haien iritziz, “gaur egungo auzi nagusi guztiak klase borrokak zeharkatzen ditu eta horiek ezin dira estatu kapitalisten bitartez gainditu”.

Ohartarazi dute “irekitzen ari den fase kapitalista berria aurrekoa baino autoritarioagoa” dela eta horren aurrean antolatzea eta alternatiba bat eraikitzea beharrezkoa dela. GKSk eta IAk proposatzen duten alternatiba da “langileria alderdi iraultzaile bezala antolatzea eta alternatiba komunista bat gorpuztea internazionalki, egungo baldintzetara egokitzeko gaitasuna izango duena".

Langileen aurkako erasoak salatzeko eta horiei aurre egiteko konpromisoa dutela berretsi nahi izan dute, eta preso eta iheslari politiko guztien amnistia aldarrikatu dute, beste behin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte Koordinadora Sozialista
2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Guztiontzat kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak aldarrikatu ditu Itaiak

Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]


GKSk Israelen genozidioan PSOEren "konplizitatea" salatu du eta Ertzaintzak gogor egin du beren aurka

Ostiralean Palestinaren alde egin zuten kontzentrazioan Ertzaintza “gogor oldartu” zela nabarmendu du Gazte Koordinadora Sozialistak.


Estrategia sozialistaren nolakotasunaz eta etorkizuneko erronkez hausnartu dute Gazte Topagune Sozialistan

"Euskal Herriko gazte askok parte hartu dute Topaguneko ekimenetan, sozialismo iraultzaileak milaka gazte langileren artean duen atxikimenduaren erakusle dena", adierazi dute GKSk eta IAk ekimenaren osteko balorazio politikoan. Antolatzaileen arabera, milaka gazte... [+]


Eguneraketa berriak daude