Bi iturri horiek zabaldu dute atentatuaren ustezko egilea alderdi Demokratako kidea zela eta Donald Trumpen aurka egin zuela.
Poliziak Stephen Paddock ustezko erasotzaile gisa identifikatu aurretik, zenbait iturri ultraeskuindarrek Geary Danley jo zuten erasotzailetzat. Ez dago argi gezur hori non hasi zen, baina argi dago ultraeskuindarrek berehala zabaldu zutela informazio faltsua, gaineratuz erasotzailea “aurrerakoia” zela.
“4chan” plataforman zabaldu zuten Danley alderdi Demokratan erregistratuta zegoela. Plataforma hori ultra eskuindarrek erabili ohi dute. Nahiz eta informazioa baieztatu gabea zen eta iturriak ez ziren batere fidagarriak, Facebooken ziurtatze orriak informazio faltsua zabaldu zuen, erasotzaileak “Trumpen aurkako” ideiak zituela esanez.
Gauza bera egin zuen Googlek. Bilatzailean Geary Danley izena sartuta, “4chan” plataformara bideratzen zituen erabiltzaileak, informazioa faltsua bazen ere. Orduak pasata, bi iturriek informazio hori ezabatu zuten. Eta algoritmoen arazo bati egotzi zioten errua. Arazoa konpontzeko konpromisoa ere adierazi zuten.
Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]
Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]
Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]
Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]
Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.