"Ez dut nire burua ikusten podiumera igotzen Espainiako kamisetarekin"

  • Inhar Ugarte pilotari getxoztarrak uko egin dio Espainiako selekzioagaz jokatzeari, Asier Aspuru eta Ekhi Ziarrusta kideakaz batera. Ugartek esan digu beste kirol bat jokatu izan balu ere, bere erabakia berretsiko lukeela.


2019ko maiatzaren 07an - 09:08
Ugarte goiko ilaran hirugarrena eskumatik hasita (Argazkia: Alvaro Suso)

Ugartek 2007. urtean jaso zuen lehen deia Espainiako selekzioagaz jokatzeko, 22 urtez azpiko mundialerako. Besteak beste, Frantziako eta Mexikoko mundialetan jokatzea errefusatu du, 2010ean eta 2014an, hurrenez hurren. Aurten, berriz, Parisen izango den munduko kopan lehiatzeari uko egin dio.

"Ez dut nire burua ikusten podiumera igotzen Espainiako kamisetarekin eta ereserkia entzuten dudan bitartean", aitortu digu Ugartek. Pilotari guztiei bere bidea jarraitzeko gomendioa ere egin die: "Orduan bai ahulduko lirateke Frantziako eta Espainiako selekzioak, pilotarien %90 euskalduna baita".

"Erabaki koherentea" hartu duelakoan dago Ugarte: "Bizitzan bakoitzak nahi duena egiten du, eta bakoitzak hartzen duen erabakia errespetagarria da. Uste dut koherentea izan naizela, Espainiako selekzioarekin jokatzen ez bainintzateke gustura egongo".

Albiste hau Hirukak argitaratu du CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu Argiara


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude