"Ez dugu onartuko azpikontratatuta gaudelako ez txertatzeak dakarren diskriminazioa"

  • LAB, ELA, CCOO, ESK, UGT, USO eta CNT sindikatuek mobilizazioa egin dute otsailaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza aurrean. Azpikontratetako osasun garraioko langileei txertoa jartzen berehala hastea exijitu dute eta hori egin ezean, martxoaren 5ean greba egingo dutela iragarri dute. Osakidetzako langile diren anbulantziak %1 baino ez direla gogoratu dute eta beraz, sektore horren %99ak, azpikontratatuta dagoenak, txertatu gabe jarraitzen duela: 1.500 langiletik gora dira EAEn.


2021eko otsailaren 23an - 12:29

Sindikatuek kaleratutako ohar bateratuan gogoratu dute Jaurlaritzak iragarri zuela anbulantzietako langileek aste honetan jasoko zutela txertoa: "Bada, hemen gaude ez zaigula txertoa jartzen ari salatzeko. Ez zaigu deitzen txertoa jartzeko, eta ez zaigu deitzen elkartzeko. Publikoki eskatu dugu bilera bat egitea, hasiera-data eta txertoa jartzeko ezarritako plan espezifikoa zehazteko". Administrazioaren aldetik bilera deialdirik jaso ez dutenez, martxoaren 5erako (ostirala) greba deialdia erregistratu dutela iragarri dute.

"Egoera jasanezina da, eta txertaketak berehala hasi behar du"

Sindikatuek "premiazko bilera bat" egitea exijitu diote Jaurlaritzari, "eta txertaketa-plan espezifiko batekin benetako konpromisoa hartzea", eta txertaketa "berehala hastea". Horrela ez bada, martxoaren 5ean anbulantziek greba egingo dutela nabarmendu dute, "lehen lerroan gauden sektore bati txertoa jarri ez zaiolako". Pribatizazioak txertaketa kanpainan nola jokatzen duen azaldu dute: Osakidetzaren beraren langile direnei jarri diete txertoa, baina hauek osasun garraioko langileen sektorearen% 1 baino ez dira. Azpikontratatuta daude anbulantzietako langileen %99a eta horiei ez zaie txertoa jarri: "Irizpide ulertezina eta arduragabea da, bai osasunaren ikuspegitik, bai lanaren ikuspegitik".

"Ez dugu onartuko kontratuaren araberako diskriminazioa"

Adierazi dute Jaurlaritzak "baztertzen" dituela: "Ez dugu txertorik eta ez dugu txertaketa-egutegirik. 1.500 profesional baino gehiago gara Euskal Autonomia Erkidegoan, funtsezko zerbitzua ematen dugu euskal osasun publikoan, eta ez dugu onartuko kontratuaren arabera txertatzeak dakarren diskriminazioa, eta ez egiten dugun funtzioaren eta zerbitzuaren arabera. Lehen lerroan gaude COVID-aren aurrean, eta erabat abandonatuta sentitzen gara".


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude