Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute

  • Gure Sor Lekua euskaraz egindako lehenengo filmaren kopia bat aurkitu dute EHUko ikerlariek. Ostiralean aurkeztu dute.


2013ko azaroaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sor Lekua pelikularen irudi bat. (Arg: EHU)

Iñaki Goirizelaria EHUko errektoreak, Josu Amezaga irakasleak eta Josu Martinez ikertzaileak parte hartu dute Bizkaiko aretoko Elhuyar gelan egin den aurkezpenean. Berria egunkarian Iñigo Astizek eman du han adierazitakoen berri.

Gure Sor Lekua "orain arte oso gutxi aipatua izan da filmografian" Martinezek azaldu duenez. Filmari egin zitzaizkion aipamen urrietan ez zen esaten euskarazkoa zenik. Aurkitu duten kopiak ez dauka audiorik, baina estreinatu zen garaian ikusi zutenek eta hemerotekek baieztatu dute euskarazko filma dela.

1958tik 1962 bitartekoak dira orain arte ezagutzen ziren euskal filmik zaharrenak, Gotzon Elortzak zuzenduak (1959ko Ereagatik Matxitxakora webgune honetako multimedia atalean ikus daiteke).

Elortzaren lan horiek baino lehenxeago, 1956an estreinatu zuten Gure Sor Lekua eta Andre Madré jenerala izan zen egilea. Hazparnen ikusi ahal izan zen lehenbiziko aldiz, zuzendariaren sorterrian alegia. Ordu eta erdiko iraupena duen koloretako lana da eta Madréren film bakarra izan zen.

Aurkikuntzaren berri emanda, filmaren audioa agertzeko aukerak handituko direla espero dute. Bien bitartean, filmaren bertsio labur bat eskainiko dute abenduaren 20an Hazparnen, Joserra Senperenak beren beregi egin dion musikaz lagundurik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
"Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea"

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


2024-05-15 | Aingeru Epaltza
Enpatia ardatz

“Gero eta aldeko gehiago”. Euskaltzaleen Topaguneak halako izenburua duen dokumentua aurkeztu zuen lehengo apirilean Iruñean.

Nafarroan euskararen inguruan ari den jende aunitzen artean aspaldi handitik dabil kezka herrialdeko gizartearen zati handi bat... [+]


Anne-Marie Lagarde. Matriarkatuaz (eta biziaz)
"Zukak puruki ezabatzen du sexu identitatea eta, hikak, aldiz, eraikitzen"

Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


Eguneraketa berriak daude