Euskara-ingelesa hiztegia aurkeztu du Elhuyarrek, Collins argitaletxearekin batera

  • “Euskaldunek ingelesa zubi-hizkuntzarik gabe” ikas dezaten hiztegi berria aurkeztu du Elhuyarrek: Collins Elhuyar English Basque Dictionary. Paperean argitaratuko da, baina sarean jarri eta eguneratzeko aukera aztertzen ari direla adierazi dute.


2016ko irailaren 23an - 11:36
Izaskun Odriozola Lasarte-Usurbil BHIko ingeleseko irakaslea, Elixabete Etxeberria hiztegiaren lantaldeko arduraduna eta Leire Cancio Elhuyarreko zuzendaria liburuaren aurkezpenean, Lasarte-Orian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendariak azaldu du hiztegia osatzeko prozesua hiru urteko lana izan dela. Elhuyarrena da euskara-gaztelania hiztegirik salduena eta hiztegi berriak ere “harrera ona izatea nahiko” lukeela adierazi du Canciok.

D ereduko ikasleak erreferentziatzat izan dituztela azaldu du Elhuyarreko buruak. 2007an argitaratu zuen lehen ingelesa-euskara hiztegia Elhuyarrek baina berriki aurkeztutakoa haren bikoitza da tamainaz: sarrera “gehiago eta landuagoak” ditu eta “liburuaren erdian bi hizkuntzen gramatika biltzen duen eranskina” dauka.

Ia 90.000 adiera eta 21.400 adibide ditu hiztegiak, eta liburu dendetan zein collins.elhuyar.eus helbidean eskuratu daiteke jada.


Eguneraketa berriak daude