Urte asko dira gure enpresan euskara dela gure hizkuntza. Barnera begira dauden agiri guztiak eta gure artean dauden idatzi eta azalpen guztiak euskaraz dira. Horrela jardun izan dugu urteetan eta horrekin uste genuen euskara normala eta naturala zela gure erakundean; urte askotan enpresa kontseiluak, zuzendaritzak eta bertako langileek egin duten esfortzua eta lana, eredugarriak izan dira. Eta euskararen inguruan egin den planteamendu kolektiboari esker lortu da euskara maila horretara eraman eta bertan eustea. Ez erakunde barneko langileei begira bakarrik, baita erakundean interes gune diren inguruko gizarte, hornitzaile eta bezeroen aurrean ere. Argitu behar dugu gurean hasiera-hasieratik euskaraz aritzeak esan nahi duela euskaraz soilik aritzea. Gure idatziak euskaraz sortzen dira, ez ele bitan, horrek lan gehiago suposatzen duelako eta jakina erantzuna hizkuntza berean jasotzea bidezkoena delako.
"Administrazioan edota judikaturan euskaraz soilik aritzeak atzerapenak dakartza, dokumentazioa itzuli behar dutelako"
Hau dela eta konturatu gara zenbait erakundeetan, administrazioan edota judikaturan euskaraz soilik aritzeak atzerapenak dakartzala, dokumentazioa itzuli behar dutelako. Ondorioz, auzi motaren arabera kalteak eragiten digu, kasu batzuetan erakunde modura besteetan, aldiz, norbanako modura; eta egoera honek sortzen digun beldurrak, eragotzi egiten digu euskaraz aritzea.
Gertuko bi adibide aztertuko ditugu. Egungo pandemiak eraginda Aldi Baterako Enplegu Erregulazioak (ABEE) eskatu behar izan ditu erakundeak, eta ez dago azaldu beharrik atzerapenik gabeko erantzunak behar dituela. Prozesuaren lehenengo komunikaziotik hasita dena gazteleraz idatzi da, euskarazko testuak Lan Ikuskaritzara iristean atzerapenik sortu ez dezan. Erantsi behar da, euskaraz idatzita balego zailtasun handiak izango lituzketela bertan aritzen diren profesional gehienek, ez baitaude euskaraz trebatuta.
Gure erakundeak, atzerapenek ekar zitzaketen kalteak baloratu ondoren, aurrez hartutako euskaraz aritzeko erabakia alde batera utzi eta gazteleraz hasi behar izan du ABBEaren prozesua. Eta ez da lehen aldia hori gertatzen dena: lan-egutegi aldaketa baten ondorioz Lan Ikuskaritzan aurkeztu zen gaia eta, orduan ere, dokumentazioa gazteleraz aurkeztu beharrean aurkitu ginen, bestela itzulpenak egin beharra batetik eta terminologiaren ezagutza eza bestetik, izugarri atzeratuko zuen erantzuna eta.
Jarrai dezakegu norbanako erretiro prozesuetan atzerapenak sortzen dituen beldurrak aipatzen, baina ez luke beste datu esanguratsurik gehituko. Hori dela eta, egoerari irtenbide bat aurkitu beharrean gaude.
"Gure erakundeak, atzerapenek ekar zitzaketen kalteak baloratu ondoren, aurrez hartutako euskaraz aritzeko erabakia alde batera utzi eta gazteleraz hasi behar izan du ABBEaren prozesua"
2020ko martxoaren 2an El Correo-k argitaratutako artikulu batek horrela zioen: “Los tribunales vascos llevan tres años sin celebrar ningún juicio entero en Euskara”. Egiari sor, egun, auzi bat euskaraz eramateko epaitegira militantzia dosi handia behar dugu eta normaltasunetik urruti kokatzen gaitu, lehen aipatutako beldurrak medio.
Halere, artikulu berean dio epaileen %9ak dutela gaitasuna euskaraz aritzeko. Beraz, badago nondik hasi zerbitzua ematen. Hizkuntzaren eraldaketa nola egin behar den ezagutzen dugunok badakigu egoera linguistikoa ez dela egun batetik bestera aldatuko. Beraz, alor horietako profesionalek eta bere inguru administratiboak urratsez urrats bere zereginetan euskaraz trebatzeko planak bideratuko dituztela zalantzarik ez dugu. Baina bitartean, auzietan segurtasunez euskaraz aritzeko bitartekoak eskain daitezke. Euskaraz aritzeko gai diren epaileen %9 horretan oinarrituta. COVID-19aren pandemiapean modan jarri zaizkigun protokolo bereziak egokitu besterik ez genuke, euskaraz bideratu nahi diren auziak hasieratik amaierara euskaraz burutzeko. Eta, batez ere, auziak euskaraz hasteko protokolo berria martxan jartzea behar da, sortzen dituen atzerapenik edo kalterik sortu ez ditzan.
*Arantzazu Eguiguren, Iñigo Gomez, Jose Ramon Jimenez,
Josue Lazkano, Antonio Galiot, Asier Etxaniz
(Elay S.L.ko Langile batzordearen izenean),
Kristina Elkoro
(Elay S.L.ko zuzendari Orokorra)
:
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]