Euskal Herri osoko ia 30.000 ikaslek landu dute bertsoa eskolan ikasturte honetan

  • Bertsozale Elkarteak Bertsolaritza ikastetxean programaren bidez lantzen du Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ikastetxeetan bertsolaritza: 50 irakasle aritu dira ikasturte honetan, ikastetxeetarako berariaz prestatutako materialarekin gela barruetan bertsolaritza irakasten. Ikasturte bukaerarako 288 jaialdi antolatu dituzte, gela barruan landutakoa publiko aurrera ateratzeko. Beste hainbat ekimen ere egin dituzte, jendaurrekotasunean trebatzeko.


2022ko ekainaren 01an - 07:00

Bukatzear den 2021-2022 ikasturtean, zazpi lurraldeetako 511 ikastetxetan eskaini du bertsolaritza proiektua Bertsozale Elkarteak: 29.972 ikaslek landu dute bertsoa Bertsozale Elkarteko 50 irakasleen eskutik.

Jendaurrean kantuan trebatuz

Bertsolaritza ikastetxean programan dauden hainbat ikasgelaren eskutik, 288 bertso jaialdi egingo dira ikasturtea agurtzeko; gehienak Gipuzkoan. Ikasleek eskolan bertan, herri mailan zein eskualdeka elkartuta emanaldiak eskainiko dituzte jendaurrean. Oholtzan aukera izango dute aurrez prestatutako ikuskizuna eskaintzeko eta baita bat-batean egiteko ere.

Ikastetxeetako jaialdiez gain, beste hainbat saio berezi ere egiten dira ikasturte amaieran bertso-eskoletan, oholtzara igo eta adinkideen aurrean kantuan aritzeko. Hamaika topaketa egiten dira bertso-eskolen artean, bereziki, Araban eta Nafarroan.

Bestelako ekimen batzuen bidez ere, bertsolari gazteek izan dute oholtzara igotzeko aukera ikasturte osoan zehar: esate baterako, Bizkaiko Plazara! edota Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan egiten den Haizea Dator ekimenen bidez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsozale Elkartea
Bertso saioetan parte hartzen duten gizon eta emakumeen proportzioa parekatzen ari da

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.


2023-06-05 | Bertsozale.eus
Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa

Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi dio txapela bertsolari lapurtarrari. 180 lagun bildu dira ekainaren 3an Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Hamar bertsolari aritu dira guztira kantuan, lurraldeetako ordezkari. Eki Mateorena izan da... [+]


2022-11-22 | Bertsozale.eus
Mikel Laboa Katedrarekin deitutako ikerketa sariak banatu ditu Bertsozale Elkarteak

Maddi Soroaren "Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak" gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako "Bertso-eskola Zaballako... [+]


2022-11-15 | Bertsozale.eus
Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

Bertso munduan egindako ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio Bertsozale Elkarteak.


Eguneraketa berriak daude