"Alderdiek prozesu independentista bat martxan jartzeko duten ezintasunari erantzunez", Zergatik Ez? ekimena abiatu dute hainbat auzotarrek Donostiako Antiguan. Larunbatean prentsaurrekoa egin zuten, eta bertan ondorengoa adierazi: "Euskal errepublikaren aldeko mugimenduaren neurria ezin dira alderdiak izan eta ondorioz, estrategia independentista ezin da elite politikoaren hitzarmenetatik irudikatu. Independentismoaren oinarria hobeto bizi nahi duen Euskal Herriko jendartearen gehiengo zabala da, eta horiek dira gure bitarteko eta helburu".
“Jendartearen gehiengoarentzat, egoera orokorrak, lehenago ona ez eta azken urte hauetan nabarmen txarrera egin duelako kezkatuta gauden herritarrak gara. Denok nabaritu ditugu lan baldintzen okertzea, hezkuntza eta osasungintzan murrizketak, etxebizitzaren inguruko politikak jendearen beharrarekin bat ez egitea, emakumea bigarren mailako pertsonatzat hartzea, oinarrizko eskubide linguistiko eta kulturalak ez betetzea... azken finean, herritarren gehiengo zabalari hobeto bizitzeko aukera ari zaigu mozten.
Gero eta modu argiagoan ikusi daitekeenez, estatu propioa da egunerokotasunean ditugun arazoak konpontzeko derrigorrezko baldintza. Estatu espainiar eta frantziarra berriz, arazoak betikotzeko instrumentuak dira; ezin diote eta aurrerantzean ere ezingo diote, jendartearen gehiengoari ongizatea eman. Guzti hau aldatzeko Estatu propioa behar dugula uste dugu.
Balore errepublikarren ikur diren eskubide zibil eta politikoak, euskal errepublika batean soilik lortu daitezkeela uste dugu. Ondorioz, guztion identitate kultural eta linguistikoak errespetatuko lituzkeen plurinazionalitatea euskal errepublika batean soilik izango da posible.
Alor guztietan jendarte osoaren bizi baldintzak hobetu nahi ditugulako estatu propioaren aldeko hautua egiten dugun antiguatarrak gara. Gure helburua, euskal errepublikaren aldekotasuna auzotarren artean zabaltzea da. Egiteko honetan aritzeko modurik onena, antiguatarroi eragiten diguten arazoei heldu eta berauek konpontzeko estatu propioaren beharra azpimarratuko duten ekimen eta ekintzak egitea dela uste dugu. Ekintza hauekin pedagogia independentista bilatzen dugu.
Hemen gaudenok eta etorkizunean etorriko direnak ez dira alderdi politiko, sindikatu edo beste edozein eragile politikoren izenean etorriko. Ez dugu partiduen kuotak bete behar dituen eta ondorioz beraien erritmo eta beharrak gure bizkar uzten dituen mugimendu bat sortu nahi. Gure sorrerak, alderdiek prozesu independentista bat martxan jartzeko duten ezintasunari erantzuten baitio.
Eragile politikoetako jendea izan daiteke gurean, baina ez dira alderdi edo sindikatuen izenean egongo; estatu propioaren alde lan egin nahi dutelako izango dira hemen. Euskal errepublikaren aldeko mugimenduaren neurria ezin dira alderdiak izan eta ondorioz, estrategia independentista ezin da elite politikoaren hitzarmenetatik irudikatu. Independentismoaren oinarria hobeto bizi nahi duen Euskal Herriko jendartearen gehiengo zabala da, eta horiek dira gure bitarteko eta helburu.
Bukatzeko, inoren zain egon gabe, denon bizi baldintzak hobetzeko ezinbestekoa den euskal errepublika gauzatu ahal izateko, lanean jartzeko deia egtein diegu Euskal Herriko gainontzeko herri eta auzoei. Sortu itzazue euskal errepulikaren nahia zabaltzeko taldea, antolatu zaitezte aurrerago elkar koordinatu gaitezen.
Euskal errepublika orain eta hemen posible da. Ekin deizaiogun!".
Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.
Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]
Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]
Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]