“Europar Batasunak Kataluniako estatua onartuko luke”

  • Balizko Katalunia independentearen etorkizuna izan zuen hizpide Generalitateko presidente Carles Puigdemontek, Parisko Sciences Po unibertsitatean parte hartu zuen solasaldi batean. Kataluniarrak egiten ari diren bidea defendatu zuen Puigdemontek 200 pertsona ingururen aurrean.


2016ko urriaren 18an - 11:23
Carles Puigdemont Kataluniako Parlamentuan (Arg.: Kataluniako Generalitatea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Presidentearen ustez, Europar Batasunak ez luke Kataluniako estatua onartzeko arazorik izango, iraganean beste estatu batzuekin egin den bezala. Puigdemontek Jugoslaviatik 1991n ateratako Eslovenia jarri zuen adibide: “Gogoan dut Jacques Delorsek (Europako Batzordeko presidente ohia) Esloveniaren independentzia inoiz onartuko ez zuela esan eta ondoren Europar Batasunaren barruan amaitu zuela”.

Beste prozesu bat ere aipatu zuen, bigarren independentziarako erreferendumerako bidean hasia den Eskoziara. Puigdemonten ustez beste erreferendum batean eskoziarrek independentziaren alde egingo lukete eta Europar Batasunak bere barruan hartuko luke estatu sortu berria.

Bestalde, arrazoi ekonomikoengatik Espainiako Estatutik alde egitea kritikatzen dutenei erantzun zien: “Egia da estatuak dirua mailegatu digula, baina nazioarteko merkatuetara joan ezin garelako. Gainera gure dirua mailegatu digu”.

Espainiako Estatuak Kataluniako prozesuarekin duen jarrera “buruko min” batekin alderatu zuen, Madrilen jarrera eta negoziatu ezina kritikatuz. Prozesua “egungo Europako iraultza demokratiko indartsuena” dela azpimarratu zuen eta beranduenez 2017. urteko irailean egingo dutela erreferenduma.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...