Europako Banku Zentralak finantzazio iturria moztuko dio Greziari

  • Troikako parte den erakundeak ez ditu greziar bonoak onartuko kreditua emateko berme gisa.


2015eko otsailaren 05ean - 08:40
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Syrizaren garaipenetik bi aste ez dira pasa eta Europako Banku Zentralak (EBZ) likidezia kentzeko mehatxu garbia egin dio greziar gobernuari. Frankfurteko erakundeak iragarri du neurri hori hartuko duela otsailaren 11tik aurrera, herrialde heleniarrak erreskate programa “modu zuzenean” amaituko ote duen ez dakielako. Astebeteko epea beraz Europako gainerako herrialdeekin ados jarri eta zorra ordaintzen segitzeko; bestela, bere ekonomia gehiago hondoratuko luketen finantza iturri garestiagoetara jo beharko luke Greziak.

Ultimatum horrekin Greziako gobernu berriari presio itzela egin dio EBZk, hain justu Alexis Tsipras presidentea eta Yanis Varufakis Finantza ministroa Europan barrena negoziaziotan dabiltzanean. Gaur Alemaniako Finantza ministro Wolfgang Schaueblerekin dute bilkura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
Eguneraketa berriak daude