Europak 60.000 iheslari onartuko ditu, atarian zain daukan milioitik

  • Hedabide batzuek 40.000 aipatu dituzten arren, The Guardianen arabera Europako estatuek 60.000 onartu dituzte. Hots, Mediterraneoa zeharkaturik Italia eta Grezian pilatuta dauden milaka iheslari asiar eta afrikarretatik 60.000 kokatuko dituzte hainbat herrialde europarretan, baina inork bere gain kopuru jakin bat hartzeko konpromisorik gabe. 

Iheslariak Frantziarekin muga egiten duen Ventimiglian ekain honetan. Paperean idatzia: "Ez gara atzera itzuliko. Zabaldu atea!". (Argazkia: Luca Zennaro)

2015eko ekainaren 26an - 10:06

Gerretatik ihesi Europaraino iritsi diren milaka errefuxiatu –nagusiki Siriakoak, baina baita Eritrea, Irak eta beste askotakoak ere– Europar Batasuneko herrialdeen artean kuoten arabera banatzeari ezezko borobila eman diote Polonia, Txekia, Eslovakia eta Hungariak. Aurretik, astean zehar, Austriak mehatxu egin du bere mugetan berriro kontrolak jartzearekin, Hungaria eta Britania Handiak eskatu dute Frantzia iparraldeko Calais portuan kontrolak gehiago zorroztea, eta britainiarrek espainiarrekin batera eskatu dute garrantzia handiagoa ematea Europaraino iritsitako iheslariak berriro beren sorterrietara bidaltzeari.

Ekainaren 26an Europar Batasunak hartutako erabaki hau 2015eko uda errefuxiatuen krisiari dagokionez barexeago pasa dadin botika aringarria baizik ez da. ARGIAk berrikitan azaldu zuenez, milioi bat iheslari dabiltza Europara jauzi egiteko borrokan, gerrari ihesi Siriatik, Eritreatik, Somaliatik eta Afganistandik datozenenak. Italiara eta Greziara iristea lortu dutenez gain, oraintxe bertan Ekialde Hurbilean dauden gehienak kokaturik, Turkian, Libanon, Jordanian eta, eritrearren kasuan Egipton. Herrialde hauek iheslariz gainezka daude eta ez diete utziko gelditzen bertan. Iheslariak harrapatuta daude ez beraiek eta ez beren haurrek etorkizunik ez daukaten lekuetan.

Amnesty Internationalek (AI) bere “The Global Refugee Crisis: A Conspiracy of Neglect” (Mundu mailako errefuxiatu krisia: utzikeriaren konspirazioa) dossier gordinean jakinarazi du munduan noraezean dabiltzala une honetan 50 milioi jende, II. Mundu Gerraz geroztik planetak ezagutu duen exodo masiboenean. Kopuru beldurgarri horien aurrean Europa 60.000 iheslari dagoenekoz bertara iritsitakoak elkarren artean nola banatu ezin asmaturik ikusteak ematen du Europar Batasunaren ezintasunaren neurria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude