“Euriak blaitu bagaitu ere,
Korrika uholdea izan da”

  • Korrikaren antolatzaileek hemeretzigarren edizioaren balorazioa egin eta euskahaldun guztiei eskerrak eman dizkiete. AEKren familia osatzen dutenak hunkiturik daudela adierazi ostean, “euriak blaitu bagaitu ere, Korrika uholdea izan da, jende uholde beroa euskararen garra hamaika egunez pizturik izan duena”, adierazi du Asier Amondo arduradunak.


2015eko martxoaren 30ean - 17:30
Martxoaren 19an Urepeletik abiatu zen Korrika inoizko handiena izan da. (Argazkia: AEK).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 19an Urepeletik abiatu zen Korrika inoizko handiena izan da. "Oso berezia izan da elkartzea nekazal giroko herri txikia eta euskal herritar gehien hartzen dituen udalerriarekin, Bizkaiko hiriburuarekin, hain zuzen ere".

Munduko kontinente guztietan 50 bat Korrika txikiren ekarpena ere nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, “euskara eta Korrika mundu zabalean kokatu eta hemen bizi duguna mundiala izaten” laguntzen dutelako. Era berean, hedabideen jarraipena ere azpimarratu nahi izan du Amondok, “horrek ere lagundu duelako Korrikaren arrakasta ziurtatzen”.

Mertxe Mugika koordinatzailek azaldu duenez, AEKn argi dute Korrikaren azken edizioak hainbat mezu indartu dituena: Batetik, “Euskal Herriko herritarrek euskaraz bizi nahi dugula eta edozeinen gainetik lortuko dugula”; eta bestetik, “euskararen normalizazioan rol estrategikoa jokatzen duela helduen euskalduntzeak”.

Azkenik, AEKk, euskalgintzako eragile izanik, eskuak elkarlanerako zabalik dituela adierazi du Mugikak: “Gonbite zehatza luzatzen dugu herri honen administrazio guztiak euskahalduntzeko eta, hizkuntz politika ekintzaile eta egokien bidez, herritarren ahalduntzea eta euskaraz bizitzeko nahia lehenbailehen bidera dezaten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!