Etxauri, Ollo eta Oltzako alkateek bat egin dute Sarbileko parke eolikoaren kontra

  • Green Capital Power SL enpresak 12 haize errota ezarri nahi ditu Kresada Goñi-Etxauri Parke eoliko berrian. Zonaldeko alkate eta hautetsiek bat egin dute proiektuaren kontra, ingurugiroan eragingo dituen ondorio larriengatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abuztuaren 18an - 09:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

200 metro altuerako 12 haize errota ezarri nahi dira Etxauri eta Goñi aldean. "Errotez gain, haietara iristeko bideak eta baita energia garraiatzeko goi tentsioko lineak ezartzea ekarriko du proiektuak" azaldu du Euskalerria Irratian Idoia Aritzala, Etxauriko alkateak, "Guzti honek ondorio larriak izanen ditu, ingurugiroan, babestutako hainbat hegaztiren zonaldea dela jakinda bainan baita, mendiaz gozatzen duten mendizale eta eskalatzaileen artean".

Etxauri, Olloko bailara eta Oltzako zendeako udalak proiektuaren kontra azaldu dira. "Energia berriztagarrien alde gaude, bainan ez edozein preziotan" azaldu dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude