ETBk gaztelaniazko programazioa lehenesten du

  • Euskal Telebistako programen prezioari behatuz gero, konturatuko gara ETBk bere bigarren katerako edukietan askoz gehiago inbertitzen duela euskarazko saioetan baino. Bikoitza, zehazki.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 09a
¿Qué me estás contando? saioak 10.300 euroko kostua du eguneko (Arg: Noticias de Alava)

BERRIAk emandako datuen arabera, ETB2ko ¿Qué me estás contando? saioak 10.300 euroko kostua du eguneko —85 minutu irauten du—, eta, El programa de Klaudio saioak, 14.100 eurokoa —155 minutu—. ETB1eko Ahoz aho-k 5.700 euroko kostua du —125 minutu—. Gaurkotasuna jorratzen duten programek 6.100 euroko kostua du ETB2n, eta 2.850 eurokoa ETB1en.

Inbertsioaren erritmora, ETB2ko audientzia emaitzak ETB1ekoak baino hobeak izan ziren iaz. Gaztelaniazko katearen ikusle kuota %0,5 hazi zen, eta ETB1ekoa %0,1 besterik ez.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: ETB  |  Euskara  |  Euskal Herria

ETB kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-16 | Nahia Ibarzabal
ETBk gaztelaniaz eskaini ditu umeentzako tailerrak "Play 'N' kids" jaialdian

BBK Livek umeentzat antolatutako ekitaldia, larunbatean ospatu da Bilboko Areatzan.


2018-06-27 | Aiaraldea.eus
EiTBk Laudioko ekoizle baten agerpena zentsuratu du 'Altsasukoak aske' lelodun kamiseta janzteagatik

Laudioko tokiko ekoizlea ETB-2ko saio batean agertu behar zen, baina "Altsasukoak aske, muntaia polizialik ez" leloa jasotzen zuen kamiseta eraman zuen grabaketara eta, azkenean, ez zuten bere adierazpenik jaso.


Kolore bizia, faxismoa ezkutatzeko?

Gauza batek arreta deitu dit ETBk gazteentzako saio batean egin duen Negu Gorriaken Kolore bizia kantaren bertsioan: abestiaren letra zikiratu dutela, Lucrecia Pérez eta haren hiltzaileak aipatzen dituena, hain zuzen.


Gu espainolak gara, Euskal Herrikoak

Gure kostaldeko harkaitzek ondo dakite zer gertatzen den urak behin eta berriz bisita egiten dizunean. Zenbait olatuk izan dezaketen eragina imajinatzea ez da zaila, handiak eta zaratatsuak baitira. Beste asko, ordea, txikiak, ia ezkutukoak izanagatik, higadura askoz handiagoa sor dezakete fereka leunen errepikapenen poderioz. Gauza bera gertatzen da asimilazio kulturalarekin. Ageriko inposizio bortitzak sumatzea erraza da, baita behin igarrita aurre egiteko txerto efektua aktibatzea ere. Alta,... [+]


2018-02-01 | Zuzeu
ETB1, mariatxiak eta euskal musika

Duela zenbait urte, ETBk iragarri zuen larunbat arratsetan “Oholtzan” saioa programatuko zuela. Itxura batean, eskaintza interesgarria: Euskal Herriko kontzertu edo antzerkien ikusteko mentura zegoela pentsatu genuen. Berehala ohartu ginen usteak erdi ustel gelditu zirela. Mariatxiak bihurtu dira ETB1eko larunbateko programazioaren ikur, anitzen etsipenerako.


"Motxiladun umeei" buruzko 'Ur Handitan' saioa azpititulatzeko ekimena abiatu dute

Astearte arratsean ETB1 katean emititu zuten Ur Handitan saioa beste hizkuntzetan eskuragarri jartzeko ekimena abiatu dute sarean. Ia ordubeteko saioa izaki, laguntza beharko da egiteko.


2018-01-10 | Andoni Mikelarena
Gurasoak preso dituzten "motxiladun haurren" auzia telebistara eramanez, ikusmina sortu du Ur Handitan saioak

Motxiladun umeen gaia jorratu zuen astearte gauean ETB 1eko Ur Handitan saioak. Emozioz beteriko programa izan zen eta haurrak izan ziren saioko protagonistak.


2018-01-09 | Miren Osa Galdona
'Haur motxiladunen' gaia jorratuko du ETB1eko Ur Handitan saioak

Bi gurasoak edo bietako bat kartzelan duten ume zein gazteen errealitatea pantailara hurbilduko du astearteko saioan Ur Handitan programak. Dispertsioaren ondorioak pairatzen dituzten zortzi protagonisten istorioak bildu dituzte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude