ETB

ETB2k ez du gaur emitituko “Aprender euskera, misión posible” saioa

  • Euskararen mitoak eta datuak jorratzeko asmoz egindako gaztelaniazko saioa ez da gaur emitituko, Kike Amonarriz aurkezleak Twitter bidez jakinarazi duenez.


2015eko irailaren 21ean - 15:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

ETB1-n eskainitako Tribuaren Berbak euskararen inguruko telesail dibulgatibo arrakastatsuaren ondoren, Aprender euskera, misión posible izeneko saio berezia emititzekotan ziren ETB2 erdal katean, irailaren 21ean gaueko 23:30ean.

Kike Amonarriz aurkezleak txio bidez jakinarazi duenez, saio berezia ez dute gaur emitituko. Amonarrizek barkamenak eskatu ditu sortutako eragozpenengatik.

 

 

Erdaldunei zuzendutako saio honen helburua, besteak beste, euskararen inguruan sortzen diren ohiko galderei eta mitoei erantzutea da.

Saioa emititzea aurreikusita zegoen gau berean, apur bat lehenago, Tú al norte y yo al sur euskaldunen eta andaluziarren inguruko topikoetan oinarritutako reality lehiaketa estreinatuko dute.

 

ETB kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.