ETAk armak utzita ere, urtean 2,7 milioi euro publiko gastatzen dira alderdi politikoen segurtasunerako

  • Espainiako Kontuen Auzitegiak zalantzan jarri du alderdi politikoek segurtasunerako jasotzen duten diru publikoa, ETAren amaieraren ondoren.


2018ko urtarrilaren 03an - 10:59
PP eta PSOE izan dira Kontuen Auzitegiak publiko egindako txostenaren arabera segurtasunerako laguntzetan kopuru handienak jaso dituztenak.

2002an jarri ziren indarrean alderdi politikoetako ordezkarien segurtasuna bermatzeko diru-laguntza bereziak, ETAk mehatxatu zituen Euskal Herriko zinegotzien egoera kontuan izanda. Orain, Espainiako Kontuen Auzitegiak alderdi politikoen 2014-2015 urteetako kontuen fiskalizazio txostenean dio, laguntza horien komenientzia baloratu behar dela, egoera berria kontuan hartuta.

Txostenak baieztatzen duenez, 2,7 milioi euro publiko gastatu ziren alderdi politikoen segurtasunerako aipatutako bi urteetako bakoitzean. 2011tik ETAk atentaturik egiten ez duela kontuan hartuta, Kontuen Auzitegiak gaur egungo baldintzak berrikustearen alde egin du.

PP eta PSOE izan dira laguntza horien onuradun nagusiak: 2014an popularrek 1.296.741 euro jaso zituzten segurtasun gastuetarako diru publikotik; 2015ean berriz, 1.258.397. PSOEri dagokionez, 2014an 719.778 euro jaso zituen eta 2015ean 715.045 euro.

Talde armatuak jarduera behin betiko etetea erabaki eta zazpi urtera, badirudi Espainiako erakundeetan aldatzen hasia dela ETA aktibo zegoenean martxan jarritako neurriei buruzko iritzia. Espainiako Barne Ministerioak, adibidez, 2017. urtearen hasieran erretiratu zituen Hego Euskal Herriko zinegotziak babesten zituzten bizkartzainak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkartzainak
Segurtasun zaindari izateko baldintza malguagoak izango dira Hego Euskal Herrian

Espainiako Herritarren Segurtasunerako lege berriak segurtasun pribatuko enpresei botere gehiago eman die; besteak beste, kalean jendea identifikatzeko eta atxilotzeko aukera izanen dute agente pribatuek.


Segurtasun enpresa pribatuek poliziaren funtzioak bete nahi dituzte Espainian

Espainiako Diputatuen Kongresua segurtasun enpresa pribatuei eskumen handiagoak emango dizkien lege proiektu bat tramitatzen hasi da. Agente pribatuek kartzeletan edo etorkinendako babes etxeetan kontrol funtzioak betetzea ahalbidetuko du lege berri horrek.


Espainiako Barne sailaren aurrekontua gora, bizkartzain kopurua behera

100 milioi eurotan gutxitu du Espainiako Barne sailak bizkartzainen aurrekontua, lau urtetan. Barne sailaren aurrekontuak, baina, %1,2 egin du gora. Gorakada polizia eta guardia zibilen lan baldintzetan islatuko da; biek ala biek, soldata eta aparteko sariak mantenduko dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude