Estatu krimenak salatzeagatik bost persona hil dituzte Mexikon

  • Mexikoko Hiritik gertu bost pertsona hilik aurkitu dituzte. Tartean Ruben Espinosa kazetari eta argazkilaria, eta Nadia Vera antropologoa. Uztailaren 31an aurkitu zituzten Colonia Narvarten – Mexiko Hiritik gertu – eta denek tortura zantzuak zituzten.


2015eko abuztuaren 4an - 11:57
Protesta ugari izan dira azken egunetan hilketak gaitzesteko (Argazkia: RT)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espinosa Mexikoko Verakruz estatuan mehatxatuta sentitzen zela eta Mexiko hirira alde egitea erabaki zuen. Berriki Sin Embargo komunikabideari emandako elkarrizketa batean Javier Duarte de Ochoa, Verakruzeko gobernariari leporatu zion herrialdea “kanposantu” bihurtu izana.

Nadia Verak 2014ko azaroan Rompeviento TV  komunikabideari emandako elkarrizketan azken hilabeteetan Verakruzeko Estatuan ohiko bilakatu diren desagerpenak eta segurtasun eza salatu zituen. Verak esan zuen berari zerbait gertatuz gero erantzunkizuna Verakruzeko estatuko gobernari Javier Duarterena izango zela. Adierazpenak egin eta 9 hilabete eta gero hilda azaldu da tortura eta bortxaketa zentzuekin:

Vera #yosoy123 ikasle mugimendu mexikarraren parte zen. Mugimenduak idatzitako agirian Espinosa, Vera eta beste hiru kideren hilketak salatu dituzte: “Zensura, inpunitate eta ixiltasunaren aurrean, gure lagunek egin bezala ahotsa altxatu eta justizia eskatuko dugu”.

Duarteren eskaera kazetariei tentuz ibiltzeko

Verakruzeko gobernari Duartek 2015ko ekainean kazetariei leporatu zien delinkuentziarekin loturak izatea. Errepresioa jasan zezaketela ere jakinarazi zien berriemaileei, eta horregatik “ondo portatzeko” eskatu zien.

Protestak

Hilketek Mexikoko gizartea hunkitu dute. Igandean herrialdeko hainbat hiritan giza eskubideen aldeko ekintzaileek eta kazetarien komunitateak protestak antolatu dituzte. Hilketak argitzea eskatu zuten, eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarriak oihukatu zituzten.

Articulo 19 komunikabideko zuzendari Dario Ramirezek esan du, ez dela kasualitatea Verakruzeko gobernariak kazetariei arriskuen berri eman eta hilabete ondoren Espinosa eta beste lau emakume hilda aurkitu izana.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mexiko
2025eko otsailaren 12
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

2025eko urtarrilaren 29
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

2024ko urriaren 16
On Ángel!

Eguneraketa berriak daude