Espetxean 53 urte zeramatzan Pantera Beltz ohi Ed Poindexter hil da AEBetan

  • 1970ean atxilotu zuten polizia bat hiltzea egotzita. Eskubide zibilen defendatzaileek zalantzan jarri zuten epaia, eta bere aktibismo politikoagatik zigortu zutelako azpimarratu zuten. Ostegunean hil da, abenduak 7.


2023ko abenduaren 12an - 10:02
Azken eguneraketa: 11:08

53 urte preso zeramatzan Edward Poindexter Nebraskako espetxean hil da, AEBetan ,79 urte dituela, diabetesaren eraginez, Nebrasca Examiner hedabideak jaso duenez.

Poindexter, David Rice Pantera Beltzarekin batera zigortu zuten 1970ean Omahako polizia agente Larry Minard hiltzea leporatuta. Minard bonba baten bitartez hil zuten.

Poindexterrek beti defendatu zuen bere errugabetasuna eta eskubide zibilen aldeko elkarteek gogor salatu zuten bere zigorra, argudiatuz bi pertsona horiek beren aktibismo politikoagatik zigortu zituztela, Pantera Beltzetako kideak zirelako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pantera Beltzak
43 urte isolamenduan preso egin zituen Albert Woodfox Pantera Beltz ohia hil da

AEBetako historian isolamenduan preso denbora luzeen eduki zuten Albert Woodfox hil da 75 urterekin, COVID-19arekin loturiko konplikazioengatik. Pantera Beltz ohia aske utzi zuten duela sei urte (ARGIAn horrela jaso genuen), 43 urteko espetxealditik bizirik atera ostean. Kalean... [+]


Eguneraketa berriak daude