Espainiar nazionalismo linguistikoaz ariko da Juan Carlos Moreno Cabrera Donostian

  • Juan Carlos Moreno Cabrera Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, Hizkuntzalaritzan katedraduna. Espainiar nazionalismo linguistikoari buruzko Los dominios del Español liburua hizpide izango du asteazkenean Donostiako Garoan, Kike Amonarrizek gidatuta.


2014ko uztailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Moreno Cabrera hizkuntzalaria Kike Amonarrizek gidatuta ariko da Garoa espazio kulturalean (argazkia: Publico).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Moreno Cabrera ezaguna egin da Espainiako Estatuan, espainiar nazionalismo linguistikoaz egiten duen irakurketa kritikoarengatik.

Sarean bere hainbat hitzaldi ikus-entzun daitezke, baita agian publiko orokorrarentzat ezagunena den TVE2ko elkarrizketa bat ere.

Espainiako telebista pubikoko bigarren katean bere azken liburuaz egin zioten elkarrizketan tentsio une bat baino gehiago izan zuen galderak egiten zizkion kazetariarekin, behean ikus daitekeen bezala.

19:00etan hasiko da hitzaldia eta sarrera doan izango da. Hizkuntzen inguruko ziklo bat antolatu dute Donostiako Gros auzoan inauguratu berri duten espazio kulturalean.

Moreno Cabrerarena izango da lehenengoa eta ondoren etorriko dira Jon Sarasua uztailaren 16an, Hiztunpolisa liburuaren haritik tiraka; eta abuztuaren 27an Karmelo Ayestaran.


Eguneraketa berriak daude