Kataluniarekiko frenoa jarri du Espainiako Konstituzio Auzitegiak

  • Espainiako Konstituzio Auzitegiak ez du neurri berezirik hartuko Kataluniako Parlamentuaren aurka, konstituzionalaren erreforma aztertu arte.

     


2016ko irailaren 9an - 17:58
Carme Forcadell, Kataluniako Legebiltzarreko lehendakaria. Carme Forcadell, Kataluniako Legebiltzarreko lehendakaria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2015aren amaieran Espainiako Gobernuak auzitegiaren lege organikoa erreformatu zuen eta honen arabera, besteak beste, bere mandatuak betetzen ez zituztenak zigortzeko ahalmena ematen zion auzitegiari. Legeari helegitea jarri zitzaion eta berau ondo aztertu arte Katalunian urrats berririk ez ematea erabaki du auzitegiak, Efe albiste agentziari bertako hiru iturri desberdinetatik jakinarazitakoaren arabera.

Hori litzateke Kataluniako instituzioek hartu izan dituzten neurrien aurka ez jotzeko arrazoietako bat, baina iturriek aipatzen dutenez, zuhurtasun politikoak ere bultzatu du horretara auzitegia, Kataluniako giro ez gehiago berotzeko.

Konstituzio Auzitegiak Kataluniako hainbat auzi ditu esku artean, garrantzitsuenak Generalitateak kanpo harremanetarako diseinaturiko sarea eta bestea Kataluniako Legebiltzarrak iragan azaroaren 9an onartutako deskonexio neurriekin zerikusirik dutenak. Carme Forcadell Legebiltzarreko lehendakariarekiko zigorrak dira aurreikusten diren lehenetakoak, baina oraingoz ez da halakorik.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.