Kataluniako galdeketa geldiarazteko helegitea onartu du Espainiako Gobernuak

  • Espainiako Ministroen Kontseilua astelehenean bildu da Konstituzio Auzitegian aurkeztuko dituzten helegiteak adosteko. Konstituzionalak helegiteak tramiterako onartzean galdeketaren legea eta dekretua behin-behinean bertan behera geratuko dira. Asteartean izan daiteke hori.


2014ko irailaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Artur Mas, joan den larunbatean, azaroaren 9ko independentziari buruzko galdeketara deitzeko dekretua sinatzen (argazkia: La Vanguardia)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Estatu Kontseilua igandean bildu zen eta aho batez onartu zuen Espainiako Gobernuak Kataluniako Kontsulta Legearen eta galdeketa deitzeko dekretuaren kontra helegitea aurkeztea.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak adierazi du “legea betearaziko” duela, galdeketa ezin dela egin eta ez duela baimenduko. Ildo berean mintzatu da Soraya Sáenz de Santamaría presidenteordea: Masek galdeketa deitzea “akats” gisa jo du, eta erreferenduma ez dela egingo esan du, “inkonstituzionala” delako.

Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak larunbatean sinatu zuen azaroaren 9ko galdeketa deitzeko dekretua. La Sexta telebista kateari adierazi zion Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kontsulta bertan behera uztekotan, beste alderdiekin adostuko duela debekuari nola erantzun.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.