Ertzaintzak Errekaldeko Etxarri gaztetxea hutsarazi du

  • Etxarri gaztetxearen sare sozialetatik zabaldu dute berria; 09:30ak aldera, Ertzaintzaren furgonetak gaztetxera hurbildu dira hau husteko asmoz. Jendetza gerturatu da auzora gerturatzeko deiari erantzunez eta arratsaldeko 19:30ean manifestazioa deitu dute Errekaldeko plazatik abiatuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 30an - 18:40
Argazkia: Uriola.

Gaztetxearen ingurukoek URIOLAri adierazitakoaren arabera, Udalak eraikinaren gaineko itxiera agindu bat emana du, "prozedura administratibo hutsa dena, ustez ez dituelako segurtasun arauak betetzen". URIOLAri azaldu diotenez, “desalojoa ez da legala, gauza bat da ixtea eta beste bat desalojoa”. Guzti horregatik Iñaki Karro abokatuak "desalojo bidegabe" baten aurrean, salaketa jarriko duela aurreratu dute.

Berria.eus agerkariari Udaleko iturriek baieztatu diotenez, Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean aritu dira operazioa horretan. Haien esanetan, gaztetxean ekintzak egiteko behar diren segurtasun neurriak ez betetzeagatik hartu da ixteko erabakia. Neurri horien faltagatik hainbatetan ohartarazi dietela esan du udalak.

Etxarri inguruan jendetza bildu da baina Ertzaintzak moztuta izan ditu trenbide gaineko pasagunea eta Diaz Enparantza Doktorearen kalea, Gaztetxearen kalea dena. Goiz erdian, 12:00ak aldera, eraikina hormatzeari ekin diote eta bertan bildutako lagunek udaletxerako bidea hartu dute. 

Asmoa, protesta modura udaletxean sartzea bazen ere, talde txiki batek baino ez du lortu eta 5 minutura kaleratu dituzte. Kanpoaldean tentsio uneak ere bizi izan dira eta Polizia protestan zeudenen aurka oldartu da.

Manifestazio deialdia

Arratsaldeko 19:30ean manifestazioa abiatuko da Errekaldeko plazatik desalojoa salatzeko. 

Bi urte lanean

Kukutza itxi eta hiru urtetara, 2014ko uztailean, okupatu zuen Etxarri gaztetxearen eraikina gazte talde batek. Momentu hartan, hormigoizko lantegi zaharra hutsik zegoen eta "zoro parean" lan egin zuten auzoko "beharrizanei" erantzungo zien espazio bat lortzeko asmoz. 2016ko apirilean, Asier Abaunza zinegotziak orduan iragarri bezala, "pabilioi industriala okupatzearen ondorioz sortutako arazoek" Udalak Etxarri gaztetxeari espediente bat irekitzea ekarri zuen. Abaunzak jakinarazi zuen, 2015eko udatik Udalak hainbat saiakera egin zituela bertako kideekin "komunikatzeko".

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-05-14 | Hala Bedi
Gasteizko Alde Zaharreko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude